Urdaibaieko biosfera erretserba, Laidako hondartzatik hurbil ateratako argazkia
Natura 2000 sarean plangintzak betetzeko garaian Eusko Jaurlaritzak duen atzerapenaz ohartarazten du Eguzkik, bereziki itsas inguruneetan duen utzikeria larria da. Era berean, Jaurlaritzak eta Aldundiak urteroko kudeaketa plan eta bere diru laguntzetan duen atzerapenak kezkatzekoa da.
Natura 2000 sarea, lehorreko zein itsasoko basabizitza babestea helburu duen Europar Batasuneko sare ekologiko bat da. Bertan, habitat natural eta landare eta fauna espezieak sartzen dira. BBE, BGL, KBE eremuz osatua dago.
2010eko irailean, EAEan dauden BGL (Batasunarentzat Garrantzizko Lekua) 46 eremuen eta 6 BBE (Babes Bereziko Eremu) izendatze lanak hasi ziren eta berauek babesteko neurriak ezartzen. 2012an, 6 eremu (Kontserbazio Bereziko Eremuak) izendatzen dira eta beste hainbeste hurrengo urtean. Azken hilabetetan izandako izendapen jarioa, Europar Komisioaren aurrean EAEk duen daten barruan sartzeko duen betebeharrei erantzuten dio, egin ezean isun ikaragarriak ezartzen baitzaizkio.
Ingurumenari loturiko elkarteen ikuspegitik, babes eremu hauen izendatzeak biodibertsitatearen kontserbazioan eta berreskurapenean aurrera pausu garrantzitsua suposatzen du, baina izendatze soilak ez du bermatzen helburuen betetzea. Izendatzearekin batera datozen kudeaketa planetan zehaztutako neurriak betetzeko inbertsio ekonomikoak egiteko ezinbestekoa da benetako borondate politikoa. Eta borondate hau eduki ezean ondorioak ingurumen ikuspegitik negargarriak izan daitezke. Baita ekonomikoak ere Europar Batasunetik datozen isunak direla medio.
BBE bakoitzarentzat indarrean dauden kontserbazio neurriak biltzen dituen dokumentuak, EJ berak onartutakoak plan ekonomiko bat ezartzen du eta 6 urtetan zehar betetzeko da. Neurri hauen ezarpen ordenaturako eta betetzen direla bermatzeko urterokotasun batean banatzen du plana. Agian zehaztasun gehiago eska lekioke planari baina, gure iritziz beste behin ere, kudeaketa aurrera eramango dutenen partetik borondate politikoa bakarrik da falta dena.
Goiuriko ur jauzia. Gorbeiako parke naturala.
Basabizitzaren kontserbazio eta berreskurapenean helburuen bermatzea nahi badugu Natura 2000 Sarearen babes eremuetan bete beharreko kontserbazio neurrien jarraipen zorrotza egitea ezinbestekoa da. Ingurumen defentsan eragile sozial moduan, gure jarduera boluntariotik, gure gain hartzen dugu gai honetan hartzen diren erabakien jarraipena egitea eta zentzu honetan INGURUMEN ERAKUNDEEI (EUSKO JAURLARITZA ETA ALDUNDIEI) HONAKO HAUEK EXIJITZEN DIZKIEGU:
(1) Natura 2000 sarearen kudeaketan dagoen betetze maila azalduz txosten bat argitaratu dezatela.
(2) bertan erakunde publiko bakoitzak hitzartutako urteko aurrekontuekin.
(3) itsas inguruneko Natura 2000 sarea osatzeko lana egin dezaten lehenbailehen.
Eguzki talde ekologista eta antinuklearra, Euskal Herrian 2015 otsailean