Abeltzaintza eta Aldundia: mehatxupean Gipuzkoako mendi publikoetako naturaren kontserbazioa, segurtasuna eta abere osasuna
2016-05-27
Partekatu - Compartelo
Eguzki erakunde ekologista eta antinuklearrak eskandalotzat jotzen du eta aldi berean salatu du Gipuzkoako naturgune babestu desberdinetan egiten ari den abeltzaintza kudeaketa petrala. Bertan, zenbait abeltzainen eta foru teknikarien inpunitateak, makinaria astunaren erabilerak eta Aldundiko arduradun politikoen permisibitateak habitat naturalen suntsipena ekarri dute eta abere osasuneko programak mehatxupean jartzen ditu.
Adibidez, Jaizkibel mendiko larre publikoetan zenbait abeltzainek izaten duten inpunitatea deigarria da: izan ere legez kanpo dagoen eta identifikatu gabeko ganadua, baimendu gabea eta osasun kontrolik gabea, eta baso suteak behin eta berriro eragiten dituzte, 2010. urtean itxura guztien arabera, abeltzaintza-interesek ustez 500 hektareatako sutea sortu zutelarik.
Natura 2000 Sarean dauden Aralarren, Jaizkibelen eta Aiako Harrian, edo Lau Haizeta Parkean, behi, zaldi eta ahuntz abereak baimenik gabe bazka dezakete, eskumena duen erakundea pasibitate osoz jokatzen ari delarik: Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako departamentua (eta bere Mendi eta Inguru Naturaleko Zuzendaritza nagusia). Foru pasibitate honek abere osasuneko kanpainak, abere gaixotasunak prebentzioa, eta bisitari eta mendizaleen seguritatea (Donejakue Bidea,talaia, GR 121, etabar) mehatxatzen ditu, azken kasu honetan basatiak bilakatu diren dozenaka behi taldeen eraginez.
Gainera, ganadua legez kanpo egote hau ere zabaltzen ari da Aiako Harriko Parke Naturalera, Oiartzun eta Oreretako hainbat eremutara, bertan ere inpunitate osoz behi taldeak bazkatzen dutelarik, Aldundiko arduradun politikoen eta teknikoen begien aurrean. Era berean, kontrolik gabeko ahuntzen presentzia nabaria da Lau Haizeta Parkean, Txoritokieta mendian.
Eguzkik Markel Olanori eta Ainhoa Aizpuru diputatuari eskatzen die ganadua eta naturgune babestuen kudeaketan indarrean dagoen araudia bete arazi dezaten, abeltzaintza arloko zenbait ganaderoren inpunitatea babesteari utzi diezaioten, eta inplikatuta dauden arduradun politiko eta teknikoak depuratu ditzatela. Azkenik, afektatuta dauden Udalek exigitu behar diote Aldundiari udal jabetzako mendietan legea bete dadila.