Albistea

  • Gipuzkoako Aldundiak egurzale pribatuen patrikak diru publikoz betetzen jarraitzen du.

    2017-06-20
    Partekatu - Compartelo

    Basoa Jaizkible mendia 2012.04.04

    Urteroko ohitura jarraituz, Gipuzkoako Aldundiak bere ustez gure herrialdeko basoak zaintzeko, hobetzeko eta ugaritzeko beharrezkoak diren diru-laguntzak onartu berriak ditu, 2.800.000 euro denera, %40 gehiago iazkoarekin alderatuz.

    Kopurua handia bada ere, ez ginateke harritu beharko gure dirua horretan ere inbertitzea. Azken finean, europar legeek babesten dituzten 11 baso-mota mehatxatu ditugu Gipuzkoan, eta Europar Batzordera bidali zen azken ebaluaketak argitu duenez, gure pagadiak, hariztiak eta beste baso guzti horiek kontserbazio-egoera ekologiko txarrean daude, bestela esanda, hobetu beharrean daude.

    Ezin ahaztu Europako legeek natura zaintzeko eskumena duen Administrazioa  (Aldundia) egoera hori hobetzera behartzen dutela, eta 2020rako 11 baso-mota mehatxatu horien erdiak behintzat egoera egokian egon beharko dutela. Honaino dena bere bidetik.

    Diruen xedapenak zehazten dituenean hasten da gure harridura: baso-ekosistemen  zaintza eta hobekuntzarako egingo diren inbertsioei laguntzeko 134.000 € soilik, 2017rako diru-laguntza osoaren %5-a baino gutxiago. Nahikoa ote? Ala legeak betetzearen gainetik, bururatzen zaila egiten zaigun goi-mailako helbururen bat lortu nahi ote dute? Esaterako, sektore honetan lan egiten duten enpresak, egurzaleen lobbya, saritzea?

    Zuhaitzen banaketa gipuzkoan

    Zuhaitzen banaketa  Gipuzkoan. Iturria:Gipuzkoako BBNN

    Ez dira zehaztasunez irakurri behar diru-laguntza horien xehetasunak galdera erantzuteko, eta zinez, aho bete hortz utzi gaitu: diruaren erdia, 1.392.000 € hain zuzen, 40 urte baino gehiagoko Intsinis pinudi zaharrak moztu eta saltzera bideratu nahi dira; alegia, bioaniztasun handieneko pinudiak erauztera. Eta aparteko sari publikoarekin, nahi izanez gero bere ordez eukaliptoa jartzea ere libre izango delarik!

    Pistak egiteko, pinuak landatzeko, itxiturak jartzeko (edo kentzeko), lehen urteko hutsak birjartzeko, sasiak garbitzeko, plagizidak modu indiskriminatuan edo neurrigabe zabaltzeko, ongarritzeko edota 12 urteetan zehar kimatzeko nahikoa ez nonbait eta, orain pinuak mozteko ere diru-laguntza publikoa, alajaina! Merkeak ateratzen zaizkigu ditxosozko pinu horiek!

    Gure baso naturalentzako izan behar zuten diru-laguntzak egurgintzako enpresen eta pinudi jabe handien poltsikora bidean jarri ditu Aldundiak berriro, egurgintza-eredu intentsiboa sustatuz. Honi deitzen dio gaur Aldundian agintzen duen Gobernuak PNV-PSE basoen kudeaketa jasangarria, ondo baino hobeto dakiten arren pinu plantazioen ustiaketa intentsiboaz eta basoetako natur ondarearen suntsiketa masiboaz ari direla.

    Naturkon, 2017ko ekainean.

     

    ALDUNDIAREN DIRU LAGUNTZAK

    2017

    %

    2016

    %

    Egurgintza intentsiboa

    2.666.000

    95,2

    1.866.000

    93,3

    Azpiegiturak, obrak

    137.000

     

    137.000

     

    Landaketak

    315.000

     

    315.000

     

    Nekazal/basogintza

    63.000

     

    63.000

     

    Suteak, hondamendiak

    609.000

     

    609.000

     

    Teknologiak + Makineria

    150.000

     

    742.000

     

    Pinudi zaharrak botatzeagatik

    1.392.000

    49,7

     

     

     

    Baso naturalak

    134.000

    4,8

    134.000

    6,7

    Ingurumen balioa

    83.000

     

    83.000

     

    Ingurumen zerbitzuak

    51.000

     

    51.000

     

     

     

    DENERA

    2.800.000

     

    2.000.000

     

    Naturkon osatzen dugu:

     Naturkon parataideen anagramak txikian


    Partekatu - Compartelo