Albistea

  • Erraustegiko goi-tentsioko linearen aurkako sinadura-bilketa abiatu du Aire Garbiak

    2018-05-02
    Partekatu - Compartelo

    logoakElkarretaratze baten bidez, hasiera eman dio gaur Lasarte-Orian Aire Garbiak erraustegiko goi-tentsioko linearen aurkako sinadura-bilketari. Izan ere, linea horrek aldez alde zeharkatu behar du udalerria, eta sinaduren bidez alkateari eskatu nahi zaio udal baimenik ez emateko. Hona hemen gaurko ekitaldian irakurritako testua.

    Azpian sinatzen dugun Lasarte-Oriako eragileok guztiz kezkatuta gaude Erraustegiaren proiektuak gure bizitzetan izango duen eraginaz osasun, ekonomia eta ingurumenaren ikuspegietatik. Oraingo honetan ingurumena da gure kezka iturria.

    Gaurko elkarretaratzea.

    Gaurko elkarretaratzea.

    Proiektuaren funtzionamenturako, ezinbestekoa da Erraustegia sare orokorrarekin lotuko duen 132 kV-ko goi-tentsioko linea egitea. Linea honek Hernani-Azpeitia lotzen duen linearen adarra da, Urnieta, Lasarte-Oria eta Donostiako lurrak zeharkatuko dituena.

    Indarrean dagoen Donostialdeko PTPean, Eskuzaitzetarekin lotuko zuen aurreikusitako goi-tentsioko linea beste errekorrido bat egiten zuen, Lasarte-Oriako lurretan eragin txikiagoa izango zuena. GHK-k aukeratutako trazadoak, ordea, gehiago sartzen udalerriko lurretan, eta, horren ondorioz, handiagoak izango dira Lasarte-Oriak pairatuko dituen eragin ekonomiko eta ingurumenezkoak.

    GHK-k aukeratutako trazadoaren arabera, eta Lasarte-Oriari dagokionez, linea elektrikoa lurzoru eraikiezinetatik pasako da eta 7 dorre altxatu beharko dira. Horietatik, bost Babestutako Baso-eremuetan daude kokatuta (AP 6, AP 9, AP 10, AP 11 eta AP 12), eta beste biak Babes Bereziko Landa-eremuetan -Nekazaritza- (AP-7 eta AP-8). Lur gaineko trazadoaz gain, airekoan Babes Bereziko Landa-eremu -Basoak- baten gainetik pasatzen da hiru aldiz (AP 5-6, AP 6-7 eta AP 7-8). Lur-eremu horietako batzuen jabetza Lasarte-Oriako Udalarena da.

    2017ko abenduaren 19an Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak goi-tentsioko linea egiteko obra lizentzia eskatu du Lasarte-Oriako Udal Erregistroan.

    Goi-tentsioko linean eraikitzearen fasean sarbideak, pistak ireki edo egokitu edota zimenduak jartzeko lanak egin beharko dira. Horretarako, ondoko lanak egin beharko dira: lur mugimenduak, zuhaitz mozketak, landarediak garbitu, lurzorua okupatu eta erabilera aldatu, paisaia aldatu, besteak beste.

    Horien ondorioz, eraikitzearen fasean lurzoru eta zuhaitz landarediaren galerak gertatuko dira, eta baita aldaketak faunan ere. Aurrera begira, inpaktu inportanteena paisaian eta hegazti faunan gertatuko dira.

    Azkorteko baseliza eta lineak hondatuko duen ingurua, Buruntzako bidetik ikusita.

    Azkorteko baseliza eta lineak hondatuko duen ingurua, Buruntzako bidetik ikusita.

    Trazadoak, dorreak eta segurtasun margenak barne, uneoro baso- eta landa-eremuak zeharkatzen dituenez, goi-tentsioko lineak baso landaredian izango duen inpaktua larria izango da. Kontutan hartu behar da AP 6, AP 7, AP 8, AP 10 eta AP 11 dorreak zuhaitz autoktonoen hurbil kokatuko direla, Arizti azidofilo-baso mistoren motakoak (aritzak, haltzak, gaztainondoak, lizarrak, pagoak, hurritzak, elorri zuriak,  gorostiak, elorri beltzak…)

    Zuhaitzak mozteak inpaktu larri eta errekuperaezina eragingo luke, ez bakarrik landareriaren ikuspegitik, baita bertako faunaren ikuspegitik. Eragin paisajistikoa ahaztu gabe, azpiegitura iraun bitartean luzatuko dena.

    Goi-tentsioko lineak duen inpaktoa are larriagoa da zuhaizti hori Lasarte-Oriak duen bakarrenetakoa dela kontutan hartzen badugu.

    Aurrekoa esanda, ondoko hauek gogoratu nahi ditugu:

    Urteetan zehak, lasarteoriatarrok Erraustegia Zubietako mendietan kokatzearen kontra agertu gara aukera izan dugun guztietan.

    Gaur bertan bildu dira lehenengo sinadurak.

    Gaur bertan bildu dira lehenengo sinadurak.

    Alkate jaunak berak, behin baino gehiagotan, lasarteoriatarren gehiengoa proiektu horren kontra dagoela aitortu du publikoki.

    Alkate jaunak, behin baino gehiagotan, bera lasarteoriatar guztien alkatea dela eta lasarteoriatar guztiei zor diela bere burua, eta horregatik gehiengoaren nahia beteko duela, nahiz eta bestelako iritzia eduki berak.

    Honengatik guztiarengatik, azpian sinatzen dugun Lasarte-Oriako eragileok hitza betetzea eskatzen diogu Alkateari:

    1)    Udalaren jabetzako lurzoruetan goi-tentsioko linea pasatzeko baimenik ez ematea, eta

    2)    Erraustegia sare orokorrarekin lotuko duen 132 kV-ko goi-tentsioko linea egiteko obra lizentzia ez ematea.


    Partekatu - Compartelo