800 kilo hondakin atera dituzte auzolanean Castaños ibaitik
2019-06-26
Partekatu - Compartelo
Hirurogeita hamar persona baino gehiagok hartu zuten parte larunbatean Barakaldo Naturalak, Eguzkik y Ekologistak Martxanek Castaños ibaia auzolanean garbitzeko antolatutako ekimenean.
Urtegiko presa eta Tellaetxe bitartean (500 bat metroko zatia), 800 kilo hondakin bildu zituzten. Espero zitekeen bezala, denetatik aurkitu zuten… plastikoak, gurpilak, erosketak egiteko karrotxoak, bateriak, bidoiak…
Antolatzaileek Castaños ibaia babesten jarraitzeko eskatu dute. Babestu jarrera inzibikoetatik, baina baita Errekatxo bailara mehatxatzen duten azpiegitura-proiektu erraldoietatik ere.