Itsasoa-Ura
-
Ondarretan toldo gutxiako jartzea proposatu du Eguzkik
2025-03-11Laster zozkatuko dira Donostiako hondartzetako toldoak. Ondarretan tarteka leku-falta dagoela ikusita, toldo eta karpa gutxiago jartzea eskatu du Eguzkik, hondartzaren erabilera publiko eta doakoa bermatzeko. Eguraldi ona lagun, jende asko pilatzen da Ondarretan, are gehiago asteburuetan. Itsasgorak, batetik, eta harriek, bestetik, asko mugatu dezakete hondartzaren zati erabilgarria, eta, hain justu, zati hori da toldo eta karpek okupatzen dutena. Horren ondorioz, erabiltzaileen arteko ika-mikak sortzen dira, eta iaz udaltzainek zenbait eztabaida sutsu itzaltzeko ere interbenitu behar izan zuten. Gauzak horrela, Udalari proposatzen diogu zozkatu behar duen toldo-kopurua %10 murriztea. Guztira, 718 dira; beraz, 70 bat gutxiago jartzea proposatzen dugu.
-
Bertako zuhaitzen landaketa herrikoia Andoainen eta Larrabetzun
2025-02-27Eguzkik zuhaitz landaketa herrikoiak egin ditu Andoainen eta Larrabetzun asteburu honetan. Andoaingoa herri lurretan, Leitzarango bailarako Muntton Andoaingo Mendiak izeneko Mendi Babeslean; Larrabetzukoa berriz lursail pribatuan, bi helburu nagusirekin:
– Basoen garrantziaz kontzientzia hartzea, egoera onean egoteak gizarteari ematen dizkion onura ugariaz jabetu gaitezen.
– Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundiei baso kudeaketan aldaketak aldarrikatzea, bertako basoa eta bioaniztasuna naiz kontserbazioa lehenetsiz, bereziki herri lurretan. -
Eguzkik birziklatzera animatzen ditu pasaitarrak
2025-02-25Pasaiako Udalak iragarri du hainbat neurri hartzen ari dela etxeko zaborren gaikako bilketaren ehunekoa handitzeko. Helburua da lehenbailehen –dagoeneko berandu doa– % 55 lortzea, hori baita Hondakinen Legeak eskatzen duen gutxienekoa. Gaur egun, % 47,1era baino ez da iristen (1), eta horrek San Marko mankomunitatean gutxien birziklatzen duen bigarren udalerria bihurtzen du, Donostiaren ondoren. Hori oso tamalgarria da, batez ere kontuan hartzen badugu 2015ean Pasaia % 69,99ra iritsi zela. Baina igaroriko urak errotarik ez darabil.
-
Baserritik etxera, zer da kontsumo talde bat? Hitzaldia eta zuhaitz egunak
2025-02-17Baserritik etxera, zer da kontsumo talde bat? Hitzaldia eta zuhaitz egunak
-
Eguzkik Aieriko padurak leheneratzea erreibindikatu du Hezeguneen Nazioarteko Egunean
2025-02-05Joan den igandean, otsailaren 2an, Hezeguneen Nazioarteko Eguna “ospatu” genuen. Zorionez, Ondarroan badugu bat, Aieriko padurak deitzen duguna, eta, zoritxarrez, Euskal Herriko kostaldeko hezegune degradatuenetako bat da.
Ekologista garen aldetik, ez dugu nazioarteko egun bat behar Aieriz gogoratzeko, baina, tira, aprobetxatuko dugu aukera erreibindikatzeko, ez hainbeste Aieri gaur egun zer den, baizik eta zer izan zen eta batez ere epe laburrean zer izan daitekeen.
Oraingoan ez dugu nabarmenduko Aierik landare, anfibio edo hegaztietan duen aberastasuna, ezta Europa mailako Babes Bereziko Eremu bat dela edota bisoi europarraren biziraupenean duen garrantzia ere… -
Itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoaren zuzenketa-espedientean zortasun bermatzaileago batzuen alde dago Eguzki
2024-12-122024ko apirilean, Kostaldeetako Zuzendaritza Nagusiak baimena eman zion Gipuzkoako Kostaldeetako Zerbitzu Periferikoari 1999ko apirilaren 27ko Ministro Aginduak onartutako mugaketa zuzentzeko espedientea hasteko. Mugaketa horrek 920 metroko tarte bati eragiten dio, Donostiako Loiola auzoan. Tarte hori bat dator Lurreko Armadaren kuartel militarrek okupatutako lurrekin; izan ere, 28/1988 Legean ezarritako zortasunak aplikatzetik salbuetsita zeuden, “defentsa nazionalari lotutako ondasun” deklaratu baitziren.
-
Fiskaltzak Errenteria Osasuna (EO) osatzen duten taldeen salaketa onartu du eta eginbideak ireki ditu
2024-10-06EOko taldeek (Gabierrota, Olibet-Etxe Berriak eta Erdialdea Auzo Elkarteak eta Eguzki kolektiboa) denbora asko daramate Papresa enpresaren inguruan bizi diren pertsonen eta ingurumenaren baldintzak hobetzeko beharrezko neurriak har daitezela aldarrikatzen. Eusko Jaurlaritzak Ingurumen Baimen Integratua izapidetu eta eman du kutsatzailea izan daitekeen enpresa horren jarduerarako, eta izapidetze horretan aipatutako taldeek banaka parte hartu dute, izapidetzearen faseen arabera, hasieran alegazioekin eta amaieran gora jotzeko errekurtsoekin.
-
“Baso biziak eta monolaborantza” hitzaldia Andoainen
2024-02-15Eguzki Talde Ekologistak hitzaldi bat antolatu du otsailaren 21ean, asteazkena, 19:30tan Basteron. Hitzaldia Baso Biziak plataformako kide den Edu Zabalak emango du.
Hitzaldi hau antolatu dugu:
Basoak betetzen dituen funtzio horiek azaltzeko.
Basoaren eta landaketen arteko aldea ezagutzeko.
Basoa kudeatzeko era ezberdinek dituzten ondorioak.
Jabetza mota ezberdinak eta huen aukeraz aritzeko: Tantai baso jabeen kooperatiba, Lurgaia fundazioa…
Martxoaren 2an berriz zuhaitz landaketa Leitzaranen. -
Eusko Jaurlaritzak Papresari emandako ingurumen-baimen integratuaren aurka helegitea aurkeztu du Eguzkik
2024-02-14Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak 2023ko abenduaren 20ean Papresa enpresari Ingurumen-baimen integratua ematea erabaki zuen, aurretik auzo elkarteak, herritarrak eta Eguzkik aurkeztutako alegazioei muzin eginez. Prozeduran, alegazio aurkezteko epe eskasa salatu genuela gogora ekarri nahi dugu. Ingurumen-baimenak zenbait baldintza jartzen ditu enpresaren jarduerarako, baina aipatutako talde eta herritarren iritzian, ez dira nahikoak naturaren kontserbaziorako eta pertsonen osasunerako eta segurtasunerako eta horretan oinarritu gara helegite hau aurkezteko.
-
Aierin daukagun altxorra berreskuratu egin behar dugu
2024-02-02Hezeguneen Munduko Eguna da bihar [otsailak 2], eta Eguzki Erakunde Ekologistak Ondarroako Aieriko padurara bideratu dugu begirada, ekosistema horrek duen balio potentziala mahai gaineratu eta berreskuratzearen garrantzia azpimarratzen. Allerin daukagun altxorra berreskuratu egin behar dugu, naturak irabazten badu gizakiak irabazten duelako.
Klima aldaketari aurre egiteako uholdeak saihesteko baliabide eta karbono depositu garrantzitsua izateaz gain, landare, anfibio eta hegaztien biodibertsitateren kabia da Aieri. -
Dubaiko COP28: gailurrak ez dira bidea
2023-12-30Klimaren Goi Bilera berriak, eta dagoeneko 28 izan dira, beste behin ere etsipen eta engainu hondarrak utzi dizkigu. Ahots asko izan dira Klima Aldaketari aurre egiteko anbiziorik eza agerian utzi dutenak. Askok nabarmendu dute erregai fosilen ustiapenarekin aberasten direnen eta berauek murrizteko edo desagertzeko bultzadaren arteko bateraezintasuna.
-
Aktibismo klimatikoaren aurkako errepresioari ez!
2023-12-28Polizia Nazionalak Futuro Vegetal erakundearen aurka egindako operazioaren eta gutxienez 27 aktibistaren atxiloketaren aurrean, Sustrai Erakuntza Fundazioak elkartasuna adierazi nahi die atxilotuei, eta irmo eskatzen du haiek askatzea eta akusazio kriminalizatzaile guztiak erretiratzea.
Ez da gertaera isolatu bat. Espainiako Gobernua eta Europar Batasuneko gainerako estatuak mugimendu ekologista eta klimatikoa inkriminatzeko prozesu orokor batean buru-belarri ari dira. -
Bidasoaren ertzean dagoen Pasquier Brioche (Recondo) lursailaren etorkizuna eztabaidagai
2023-10-27Duela gutxi prentsan ikusi dugunez, berriro hasi da Brioche-Pasquier lantegiak Bidasoaren ertzean orain okupatzen duen lursailaren etorkizunari buruzko eztabaida. Izan ere, bere ekoizpena Bentak auzoko lantegira lekualdatu ondoren, erabilerarik gabe geratuko da. Nahiago nuke eztabaida benetan irekia izatea, eta a priori baztertu gabe zementuaren, adreiluaren eta asfaltoaren azalera handitzeko proiektuekin talka egiten duten proposamenak, habitat naturalaren kaltetan. Habitat hori, gizaki garen aldetik, gurea ere bada, eta osasuntsu behar dugu. Zergatik ez aztertu serioski zinegotzi baten azken proposamena, ezagutu berri duguna eta txalotu duguna, lurrak enpresarekin trukatzeko aukerari buruz? Argi dagoena da leku desberdinetan eraiki daitekeela, baina badia lehengoratzea badiaren eremuan bakarrik da posible.
-
Alegazioak Hondarribiko Plan Orokorrari
2023-10-05Hondarribiko HAPOri alegazioak jartzeko epe barruan, Eguzki talde ekologistak 3 alegazio aurkeztu ditu. Gobernu talde berriak epea luzatzeaz gain, bitartekoak eskaini ditu dokumentua hobeto ulertzeko, eta beraz, erakutsitako jarrera hori txalotu nahi dugu.
-
Euskal Herritik COP27aren balorazio
2022-11-21Ez ginen Eguzkin bat ere baikor COP27 goibilerarekin eta zoritxarrez gure usteak bete dira. Bi hitzetan laburtuko dugu han gertatua: ezgaitasuna eta geldialdia.
Ezgaitasun, ez direlako gai izan mahai gainean zituzten erronka gehienei dagozkien mailako neurriekin erantzuteko; geldialdia berriz, aurrekoaren ondorioa da: alor gehienetan Glasgowko akordioak (egun bete ez direnak) jarraitzen duten helburu izaten baina urtebete galdu ostean.
Euskal Herriari dagokionez, egitasmo zahar(kitu) asko baztertzeko eta erabaki asko hartzeke, baina herritarron erabakitzeko gaitasuna barne dela.
Bisita Kontadorea






