Albistea

  • Aginagako saneamendu-lanak bukatu direlako, asko pozten gara, baina ez dugu horregatik txalo jotzen hasteko inolako asmorik

    2024-03-05
    Partekatu - Compartelo

    Oria Aginagarantz jaisten, Txokoaldeko zubitik ikusita.

    Ura agentziak eta Añarbeko Urak-ek jakinarazi dutenez, Aginagako eta Txokoaldeko saneamnedu-lanak bukatuta daude. Beraz, hemendik aurrera –zehatz-mehatz martxoaren 22tik aurrera, gaizki ulertu ez badugu–, herrigune horietako ur zikinak ez dira Oriara zuzen-zuzenean botako, depuratzeko inolako tratamendurik gabe, alegia.

    –Eguzkikoak pozik egongo zarete, ezta?

    –Jakina, albiste bikaina da eta. Hala ere, bere momentuan esan genuen bezala, ez dugu txalo jotzen hasteko inolako asmorik, Aginagako eta Txokoaldeko saneamendua hamarkada luzeko atzerapenaz baitator.

    Lanak hastear zeudela zer esan genuen inork jakin nahi badu, hemen irakur dezake:

    Aginagako saneamendua egiten hasiko dira… hamar urte beranduago! | Eguzki Talde Ekologista


    Partekatu - Compartelo