kutsadura
-
Gardelegiko zabortegian atzemandako arau-hausteak direla eta, Gasteizko Udalaren konpromisoa eskatu du Eguzkik
2024-10-07Jakin berri dugunez, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak joan den apirilean egindako ikuskapen batek agerian utzi ditu Gardelegiko zabortegiaren kudeaketan gabezia eta arau-hauste nabarmenak daudela. Albistea iritsi da justu Udalak datorren urteko zabor-tasa %80 baino gehiago garestitu nahi duenean, Hondakin Legearen aiztzakian, baina, aldi berean, Lege horrexek berak ezartzen duen %55eko gaikako bilketa lortzeko helburua bete gabe. Eguzkik hondakin-politikaren norabidea aldatzeko eskatu dio Gasteizko Udalari.
-
Fiskaltzak Errenteria Osasuna (EO) osatzen duten taldeen salaketa onartu du eta eginbideak ireki ditu
2024-10-06EOko taldeek (Gabierrota, Olibet-Etxe Berriak eta Erdialdea Auzo Elkarteak eta Eguzki kolektiboa) denbora asko daramate Papresa enpresaren inguruan bizi diren pertsonen eta ingurumenaren baldintzak hobetzeko beharrezko neurriak har daitezela aldarrikatzen. Eusko Jaurlaritzak Ingurumen Baimen Integratua izapidetu eta eman du kutsatzailea izan daitekeen enpresa horren jarduerarako, eta izapidetze horretan aipatutako taldeek banaka parte hartu dute, izapidetzearen faseen arabera, hasieran alegazioekin eta amaieran gora jotzeko errekurtsoekin.
-
Hondakin Legeaz baliatuta, zabor-tasa %80 baino gehiago garestitzeko asmoa du Gasteizko Udalak, baina garbi dago interesatzen zaion Legearen partea baino ez duela betetzeko asmorik
2024-10-04Zabor-tasa %80tik gora garestituko duela iragarri du Gasteizko udal-gobernuak. Alegia, astindu galanta herritarron poltsikoari, edonondik begiratuta ere. Igoera Hondakin Legeak behartuta dagoela argudiatu du, eta, beraz, Gasteizek ez ezik gainerako herriek ere onartu beharko dutela. Eta egia da, baina egiaren erdia bakarrik. Egiaren beste erdia, berriz, udal-gobernuak esan ez dituenetan datza. Eta, dakigun bezala, erdizka esandako egiak… ez dira benetako egiak. Zer da, bada, udal-gobernuak esan ez duena? Bada, ez du esan zabor-tasa igotzeko agintzen duen Hondakin Lege horrexek berak, 2025erako, gutxienez hiri-hondakinen %55 gaika biltzeko ere agintzen duela. Eta gaur egun zenbat biltzen du Gasteizek gaika? %39 baino gutxiago.
-
Donostiako udal-gobernuak zabor-tasa %26,5 igo nahi du, Hondakin Legearen aitzakian, baina Lege horrexek ezarritako birziklatze-helburua urratzen du
2024-10-03Zabor-tasa %26,5 igoko duela iragarri du Donostiako Udalak. Igoera Hondakin Legeak behartuta dagoela argudiatu du. Izan ere, Legeak agintzen du hemendik aurrera hiri-hondakinen kudeaketa oso-osorik tasen bidez finantzatu behar dela, eta ezingo duela defizitarioa izan, orain arte bezala. Bai, baina Lege horrexek berak, 2025erako, gutxienez hiri-hondakinen %55 gaika biltzeko ere agintzen du. Eta gaur egun zenbat biltzen du Donostiak gaika? %41,33 baino ez; izan ere, Donostia da Gipuzkoan gutxien birziklatzen duen herria, alde handiarekin, gainera. Hau iruzurra da, Legeari eta, jakina, ingurumenari.
-
Aulesti eta Markina arteko Lekoitz harrobiko isurketek jarraitzen dute
2024-10-02Zoritxarrez, ohikoegia da harrobien gaia ingurumen-delituen gaiarekin lotuta ikustea.
Oraingoan, EGUZKI talde ekologistatik beste behin salatu nahi ditugu AMENABAR taldeko Marnemarreko Aulesti eta Markina artean Lekoitz harrobian maiz gertatzen diren isurketak.
Azken isurketa irailaren 13an gertatu zen. -
Errausketaren aurkako giza katea, igandean, Kontxan
2024-09-04Errausketaren Aurkako Mugimendua aurten ere mobilizatuko da Donostiako estropaden egunean. Donostiako eta, oro har, Gipuzkoako jendearentzako egun handia den horretan giza kate batekin azalduko dugu gure protesta Zubietako erraustegiaren kontra eta salatzeko bereziki Donostiako Udala egiten ari den hondakin kudeaketa negargarria. Beraz, hitzordua igandean da, 11:00etan, Alderdi Ederren.
-
Sutea Indumetal Recycling-en: egiteko era desegokien adierazlea.
2024-08-21Gai kutsakor eta toxikoak kudeatzen dituen Indumetal Recyclingen (gailu elektriko naiz elektronikoa hala nola pilak birziklatzen ditu) izandako sutea, Bilboko metropoli barrutian urtebete eskasean gertatu diren beste hiru suterekin batera, Euskal Herriko biztanle kopuru handiena pilatzen den ingurunean kokatzen diren enpresa kutsakor kopuru handiak duen jarduteko-era ajolagabe eta iruzurgilearen adierazle direla uste dugu. Era berean, Eusko Jaurlaritzak jarduera hauek kontrolatzeko eta era egokian gainbegiratzeko lan oso eskasaren adierazle dela salatzen dugu.
-
Araztegiko lohien Tuterako kudeaketa zentralizatuari ez
2024-08-09Tuterako araztegian Nafarroan sortutako araztegiko lohien % 40 kudeatzeko proiektua artifizialki zatitu da, eta horrek zaildu egiten du haren ingurumen-inpaktuaren azterketa.
Proiektuak ez du adierazten zer egingo den azken hondakinarekin, baina badirudi Erriberako laborantza soroetan isuriko dela, gaur egun nitratoengatiko kutsadura-tasa handiak dituztenak. -
Nahiko da Ondarroako portuko isurketekin
2024-07-19Asteazkenean, hilaren 17an, berriz ere isurketa larria egin da Ondarroako portuan.
Isurketa hori karroaren inguruan gertatu da. Arrantza-ontzien konponketak, egokitzapenak eta pintaketak egiten diren tokia.
Egiten ari diren ikerketen emaitzen zain, esan dezakegu isurketa hori une horretan karroan igota zegoen arrantza-ontzi baten kroskoaren… -
Gasteizko Udalak Hondakin Legea urratuko du eta, gainera, datozen urteetan ere urratzen jarraitzeko asmoa duela iragarri du
2024-07-10Gasteizko Udalak Hondakin Legea urratuko du birziklatzeari dagokionez, eta, gainera, datozen urteetan ere urratzen jarraitzeko asmoa duela iragarri du Pascual Borja Garbiketa Zerbitzuko zinegotziak. Izan ere, Hondakin Legeak, Europar Batasunaren helburuak bere eginez, zera dio, 2025erako, hiri-hondakinen %55, “gutxienez”, gaika bildu behar dela. Gasteizek %39 baino ez du gaika biltzen. Beraz, Green Capital-eko Udalak neurriak aspaldi hartu behar zituen. Ez du hartu, ordea. Orain, berriz, zinegotziak esan du hartuko dituela, zehatz-mehatz, hondakin guztiak nahastuta biltzen dituen edukiontzi grisa irekitzeko aukerak murriztuko dituela, baina “ez 2026ko urria baino lehen”.
-
Larunbat hontan Zapatu Azule Ondarroan
2024-06-26Badator, badatorrr Zapatu Azule. Larunbat honetan, hilak 29, aurten ere Ondarroan ospatuko dugu gure Zapatu Azule. Jende erdiarekin eta kontzientziazio bikoitzarekin askoz hobeto pasatuko genuke denok. Baina aldez aurretik jakinda hori ezinezkoa izango dela, gu geurera, ingurumen-inpaktua ahalik eta txikiena izan dadin saiatzera. Lan zaila.
-
Txatar-hautsa Lezo-Donibaneko bidegorrian
2024-06-19Pasaiako portuko txatar-deskargek arriskuan jartzen dute herritarren osasuna eta ingurumena
Ekainaren 15ean, eguerdian, Pasaiako portuko kaietan garabi batek txatarra deskargatzen zuen bakoitzean isuritako txatarra oxidozko partikulen hodei itzelek Lezo eta Pasai Donibane lotzen dituen bidegorritik ibiltzea galarazten zuten, eta Eguzki talde ekologista gertaera horren lekuko zuzena izan da.
-
Hondakin bilketarako kamioien estalkiak irekita eramaten dituztela salatu du Eguzkik
2024-06-13Ez da lehen aldia EGUZKItik publikoki salatzen duguna Lea Artibain gaikako bilketaz arduratzen diren kamioiak goiko estalkia irekita daramatela.
Hondakinak gordetzen dituzten tokiko estalkiak irekira eramaten dituzte, ondorioz, batetik bestera egiten dituzten bidaietan zamaren zati bat galtzen joaten dira. Zenbait eta abiadura handiagoa, orduan eta errazago irteten dira kamioitik. -
Indumetal Recycling, iruzur baten ikerketa eta beste arrisku batzuk
2024-06-05Bizkaiko Auzitegiak 60.000 euroko isuna ezarri dio Erandion egoitza duen tresna elektriko eta elektronikoak birziklatzen dituen enpresa horri, eta 19.500 eta 7.500 euroko isunak ezarri dizkie ikertutako garaian lanean ari ziren lau goi-karguduni.
Indumetal Recycling enpresari ikerketa hasi eta zortzi urtera, Justiziak bere iritzia eman du orain enpresa horren aurka aurkeztutako salaketaren aurrean. -
Okendotegi bideko hondakinak jasotzen hasi dira: bazen ordua!
2024-05-27Martutene Auzoak informatu duenez, gaur hasi dira jasotzen azken urteotan Okendotegi bidean, Bigarren Ingurubideko zubibidepean, legez kanpo pilatu diren hondakinak. Egia esan, bazen garaia, hainbat taldek behin baino gehiagotan salatu dugun bezala, hura bene-benetako zabortegi bihurtzeko bidean baitzegoen. Eguzkik orain dela urtebete salatu zuen lehen aldiz, baina ordurako auzokoen kexak aspaldikoak ziren. Erakundeek, berriz, gaur arte ez dute neurririk hartu.