Albistea

  • Erraustegiaren kontrako giza katea igandean, batetik, eta, bestetik, kutsadura herritarrok datu propioekin kontrastatu ahal izateko ekimen garrantzitsua

    2019-09-06
    Partekatu - Compartelo

    Errasutegiagizakatea_2019Gipuzkoako Foru Aldundiak behin eta berriz dio erraustegiaren lanak amaitzear daudela eta probak berehala has daitezkeela, baina proiektua salatzeko ekimenak ez dira horregatik bukatzen.

    Igandean bertan, “Errausketa = Klima aldaketa” lelopean, Kontxako estropadekin batera egin ohi den giza katearen edizio berri bat izango da. Hitzordua 11:30ean da, Alderdi Ederren, zehatz-mehatz, hondartzara jaisteko arranplan.

    Zubieta Lantzen elkarteak, berriz, ToxikoWatch nazioarteko fundazioarekin eta Lakuak homologatutako euskal enpresa batekin kontratu bat sinatu duela iragarri du. Zubieta inguruan hartutako laginen bitartez, Fundazioak eta enpresak erraustegiak sortuko duen kutsaduraren segimendua egingo dute. Horrela, herritarrok gai garrantzitsu honi buruzko datu propio eta independenteak izango ditugu, beharrezkoa balitz, datu ofizialekin kontrastatu ahal izateko.

    Zubietarrek prentsaurreko baten bidez eman zuten atzo kutsaduraren segimendua egiteko ekimenaren berri.

    Zubietarrek prentsaurreko baten bidez eman zuten atzo kutsaduraren segimendua egiteko ekimenaren berri.


    Partekatu - Compartelo