Otsoa, Europatik eskatzen ari diren bezala, Mehatxatutako Espezieen Katalogoan sartzearen aldeko elkarretaratze bat izan da gaur eguerdian Gasteizko Andre Maria Zuriaren Plazan.
Elkarretaratze honek testuinguru jakin btean egin da. Foru Aldundiak ustez Araban dagoen otso bakarra botatzeko uxaldi bat baimendu zuen, baina Ingurumen Sailak otsoa Mehatxatutako Espezieen Katalogoan sartu duela iragarri du. Guazak horrela, Aldundiak uxaldia bertan behera utzi du. Behin-behineko erabakia baino ez da, ordea.
Elkarretaratzean Eguzkiko hainbat kidek ere parte hartu dute.