Maiatzaren 22a, bioaniztasunaren eguna, Euskal Herrian gero eta ugariagoak diren eukalipto landaketak duten eraginen inguruan bideo bat plazaratzeko baliatu du Naturkonek. Bideoan, besteen artean, bi eskakizun egiten dira:
– Erakundeei publikoei (Aldundiak, Udalak…) landaketak gelditzeko eskatzen zaie.
– Jabe pribatuei, lurra eta ingurumenarekiko arduratsuagoak diren jarduerak eta erabilerak lehenestea.
Honako mezua zabaldu, mesedez: #EukaliptoakAustraliara!