Orain Ardura: AHTren dirua, krisiaren ondorioak arintzeko
2020-05-27
Partekatu - Compartelo
Atzo aurkeztu zen Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean Orain Ardura ekimena. Ekimen honen helburua da eskatzea Abiadura Handiko Trenaren lanak bertan behera utz ditzatela eta horrela aurreztutako dirua pandemiak eragindako krisiaren ondorioak arintzera bidera dezatela. Alegia, dirutza hori bidera dezatela trenbide arruntean inbertsioak egitera, osasun- eta gizarte-zerbitzuak hobetzera, pentsioetara, diru-sarrerarik gabe geratu diren pertsonen egoera arintzera eta abarretara. Izan ere, gauzak nola dauden ikusita, den-dena beharko da eta.
Ekimen honek dagoeneko dozenaka talderen babesa lortu du.
Hona hemen, Iruñeko aurkezpenean grabatutako bideo bat: