AHT-TAV
-
Otsailak 15 manifestazioa Iruñan: “AHTak esklabo bihurtzen gaitu.Progresoaren K-AHT-EAK hautsi”
2025-02-13AHTaren obretako langileen testigantzek aspalditik desagerrarazi behar ziren esklabotza-baldintzak gogorarazten dizkigute: lanaldi amaigabeak aparteko orduak kobratu gabe, drogen kontsumoa lanaldi horiei eutsi ahal izateko, laneko erabateko segurtasun-falta ezbehar handiko lanean (orain arte 12 heriotza AHTaren obretan EHn, gehienak migratzaileak), laneko osasungaiztasun handia tunelen barruan babes-neurri egokirik gabe Diesel makinekin lan eginez, enpresa-abusuak zigorgabetasun osoz, tratu txar arrazista eta homofoboak, ausarkeriazko lardaskeria arduragabea, ustelkeria-praktikak… Horrek guztiak AHTaren obrak XXI. mendeko esklabotzaren adierazle nagusietakotzat hartzera garamatza. Zapalkuntza-baldintza horiek gabe, AHT bezalako makro azpiegiturak ez lirateke posible izango beren neurriz kanpoko kostuarengatik, edozein ekonomiarentzat onartezina dena.
-
Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publiko baten alde
2025-01-07Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan abiadura handiko trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko “proposamenak” ari gara irakurtzen.
Toquero alkateak geltoki berri bat eskatzeko darabilen aldeanismo nazional eta tokiko populismo errepikakorraz gain, Erribera babesten ez duen eta Tutera gaizki tratatzen duen Nafarroako Gobernu txar honen mantra errepikariekin, eta PSOEren jarrera aldaketaz gain, trenbide-geltokia egungo kokalekuan mantentzearen alde egitera pasa dena, benetan planteatu behar dugu zer premia diren lehentasunezkoak, funtsezkoak eta zerbitzu publikokoak Erriberan … -
A.H.T., txikizioa gelditu behar dugu
2024-12-18Planetako bizitza mehatxatzen duen krisi ekosozial betean, EHko inoizko proiektu suntsitzaile eta xahutzaileenaren lanek aurrera segitzen dute.
Kalkuluen arabera, AHTaren kostua 10.000 m € baino gehiago izango litzateke, jendarte-beharrizanak asetzera bideratu beharko liratekeenak. Baina garaiz gaude gelditzeko, ez baita egia sinetsarazi nahi diguten bezala egina dagoenik. EAEn inbertsioaren % 50 falta da oraindik, eta Nafarroan % 90 baino gehiago. -
Zabaldiko (Iruñea) elkartasun hamabostaldia: baliabide arpilatzearen aurrean, lurraren defentsa!
2024-11-08Badator Zabaldiko Elkartasunaren Hamabostaldia, eta datorren panorama ekosoziala ikusita, Lurraren Defentsa erdigunean jartzea erabaki dugu.
Kapitalismoak bizitzaren iraunkortasuna kolokan jartzen du eta hori dela eta, horri aurre egitea mundu mailako jendartearen erronkarik handiena da.
Egoera horren aurrean, lurra defendatzeko borrokak antolatzen dira. Hegoaldeko herrialdeek urteak daramatzate lurraren defentsaren alde antolatzen, baina hemen ere proiektu suntsitzaileak ematen dira, eta geroz eta gehiago ari gara ondorioak jasaten. -
Ezkiotik edo Gasteiztik, txikizioa aukeran
2024-10-13Abiadura“Handiko”Trenaren lanak duela hemezortzi urte hasi ziren. Ezkeroztik mendi andana zulatu, lur mugimendu itzelak egin, errekak desbideratu eta akuiferoak desagertarazi dituzte , besteak beste. Euskal Herrian. Bailara batzuk hondakindegiak bihurtu eta beste batzuk porlanez estali dituzte. Lur emankorra basamortu bilakatu dute. Eta…non dago iragarritako trena? Non? Obrak eta txikizioa besterik ez daude. Lanak bukatu dituztela dioten zatietan azpiegitura besterik ez dago egina.
-
AHT: Adarra jotzeari analisi serioa esaten diote
2024-10-07Irailaren 23an, astelehenarekin, UPNren Parlamentuko bozeramaileak aspalditik dakiguna adierazi zuen. Esparza jauna kexu zen, Espainiako Estatuko gobernu guztiek AHTari buruz Nafarroari adarra jo izan diotelako, kosta ahala kosta AHTa eraiki nahi duen Nafarroa elitista eta neoliberal horri. Eta berak esan ez bazuen ere, zera gaineratuko genuke: gobernu guztiak, Esparza eta bere alderdia barne, etengabe ari direla nafarren aurkako iseka eta mespretxua areagotzen, hain zuzen ere kalitatezko tren-zerbitzu publikoak, jadanik existitzen diren azpiegiturak aprobetxatuz eta gehiengo sozialaren mesedetan defendatzen ditugunon nafarren aurka.
-
Iruñetik deituriko ”Euskal Y” Ezkiotik edo Gasteizetik lotura, ez galgorik ez podenkorik.
2024-08-24Aste batzuk daramatzagu AHTaren “udako sugearekin” eta Iruñetik deituriko ”Euskal Y” Ezkiotik edo Gasteizetik lotura.
Etsigarria da ikustea gure Herriak, proiektu hau defendatzen jarraitzen duten galgo eta podenkoengatik, erabaki interesatuen eta argumentatu gabeen mende jarraitzen duela. Erabaki hauek baliabide publikoak xahutzen dituzte, ekozidak dira eta lurraldeak suntsitzen dituzte. -
AHTak aldirietako tren-zerbitzua murrizten du
2024-06-27Gaur arratsaldean AHTren aurkako eta aldirietako trenaren aldeko elkarretratzea egin dugu Oreretako eta Lezoko RENFEren geltokian. Izan ere, aspaldion, AHTren lanak direla-eta, sekulako murrizketak egiten ari dira herritarrok gure egunerokoan erabiltzen dugun tren-zerbitzuan. Eta gehiago datoz!
-
STOP AHT ZUNDAKETAK: Sakanan Mendi Martxa larunbatean
2024-06-03Iazko udaberrian, Sakana, Itza eta Goierrin AHTarendako zundaketa geologikoak egiteko eskaera uholde bat sartu zen udaletxeetan. Sakanan, osotara 15 zundaketa eta proba geofisiko askotarako eskaera egin zen, Erroztik hasita Olaztiraino. Berri larria izan zen, STOP AHT zundaketak ekimena osatzen dugun taldeok uste baitugu zundaketak obren hasiera direla. Orain arte egindakoa ez da alferrikakoa izan. Zundaketa-lanek urtebeteko atzerapena omen daramate Garraiobideen Estatu Idazkariak berriki adierazi duenez. Haren ustez, arazoak dituzte azterketak egiteko udaletxe zein partikularrengandik egondako planto irmoa dela eta.
-
AHT-ren aurkako mendi martxa Nafarroako Erdialdean: Tafalla-Gariposa-Santa Zezilia-Garinoain
2024-04-24Datorren apirilaren 28an, igandearekin, mendi martxa bat egingo da Tafalla eta Campanas artean hasi berri den AHTaren azpitarteak kalteturiko eremuak ikusteko eta obra horiekiko aurkakotasuna aldarrikatzeko.
Martxa goizeko 9:00-etan abiatuko da Tafallako Foru plazatik. Lehenengo geldialdia Gariposan izango da. Leku horretan erromatar castellum bat topatu zuten, eta, horregatik, orain arte obrak gelditu egin dira trazadura aldatzeko. -
Oso manifestazio jendetsua Altsasun AHTaren aurka eta tren sozialaren alde
2024-04-21Oso-oso manifestazio jendetsua egin zen atzo Altsasun, Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik EZ plataformek antolatuta. Honako bideo hauek agerian uzten dute zinez manifestazio handi eta animatua izan zela.
-
Aldiriko zerbitzuen transferentzia eta Trenaren aldeko eta AHTren aurkako Jardunaldiak
2024-02-25Espainako Gobertuak eta Eusko Jaurlaritzak aldiriko tren-zerbitzuen transferentzia adostu dutela jakin dugu asteburu honetan. Aldiberean, Agurainen, Altsasun eta Irurtzunen trenbidearen defentsan eta AHTren txikizioa geltzeko jardunaldiak egin dira.
-
Trenaren aldeko eta AHTren aurkako Jardunaldiak, Agurainen, Altsasun eta Irurtzunen
2024-02-15Trenaren aldeko eta AHTren aurkako Jardunaldiak egingo dira Agurainen, Altsasun eta Irurtzunen datorren astean, zehatz-mehatz, otsailaren 22tik 25era. Jardunaldi hauek Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformak Lautadan, Sakanan eta Goierrin egiten ari diren kanpainaren parte dira. Kanpaina biribiltzeko manifestazio bat egingo da Altsasun, apirilaren 20an.
-
Ogi bat galtzarbean dakarrela etorri behar du aldiriko tren-lineen transferentziak
2024-02-08Aldiriko tren-lineen transferentziar iristear omen den honetan, Eguzkikoontzat une honetan garrantzitsuena da nabarmentzea transferentziak, oroz gain, zerbitzua hobetzeko bitartekoa izan behar duela. Izan ere, zerbitzu hori oso kalitate eskasekoa da, erabiltzaileek ondo baino hobeto dakiten bezala. Irisgarritasun-arazo latzak dituzten geltokiak daude; erabiltzaileek hainbatetan trenbide gainetik pasatu behar dute, lurpeko pasabiderik ezean; pasonibel arriskutsuak ere badira; tren-zerbitzu ugari bertan behera gelditzen dira sarri aurrez abisatu gabe, gainera; atzerapenak kronikoak dira; informazioa eskasa da; makina eta bagoiak zaharrak dira… Faktore horiek eta beste batzuek zerbitzuaren kalitatea minimo historikoetara eraman dute zenbait lineatan.
-
Tolosako erdiguneko tren-geltokia zaharberritzeko proiektua berriz ere atzeratu dela salatu du Eguzkik
2024-01-25ADIFek Tolosako erdiguneko tren-geltokia zaharberritzeko konpromisoak berriz ere urratu dituela salatu du Eguzkik. Agindu zuenaren kontra, lanak ez dira ez lizitatu ez esleitu 2023an. Are gehiago, proiektuak behin betiko onarpena jaso gabe jarraitzen du; beraz, Udalarekin sinatu behar den hitzarmena ere ezin izan da sinatu. Zoritxarrez, ez da lehenengo aldia, ezta hurrik eman ere.
Bisita Kontadorea






