Zaldibar Argitu plataformak deituta, Eibar, Ermua, Zalla, Etxebarria, Elgeta, Markina-Xemein eta Zaldibarren bertan bobilizazioak egin ziren atzo, Verter Recycling zabortegia bertan behera erori zeneko urteurrenean.
“Urtebete Zaldibar argituz, ez dugu ahazten” lemapeko mobilizaziootan, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran hildako langileak gogoratu (oraindik Beltranen gorpuaren bila dabiltza) eta desastre harengatik erantzukizun penal eta politikoak errebindikatu ziren.
Erantzukizun penalei dagokienez, kausa Durangoko epaitegian instruitzen ari da, eta, egia esan, urtebetean ezer gutxi aurreratu da. Erantzukizun politikoei dagokienez, berriz, batere ez, Eusko Jaurlaritzak, errealitateari uko eginez, ez baitago inolako erantzukizunik bere gain hartzeko prest.
Halaber, hondamendia gertatu eta berehala hondakin-politika eraberritu edo “doitu” behintzat beharko zela esan zuten arren, urtebete geroago ez dago horren arrastorik.
Honetaz guztiaz informazio gehiago aurkituko duzue Zaldibar Argitu plataformaren beraren facebooken: