Hondakin bilketarako kamioien estalkiak itxita eroateko eskatzen dugu
2021-03-19
Partekatu - Compartelo
Lea-Artibaiko eskualdean hondakin bilketa egiten duten kamioietako askok zama gordeta eramaten duten tokiko estalkia zabalik eramaten dute, eta ondorioz, batetik bestera egiten dituzten bidaietan “konturatu barik” zamaren zati bat galtzen joaten dira.
Kamioiak goiko estalkia irekita ibiltzen dira, eta bidean doazela zamaren zati bat galtzen joaten dira konturatu barik. Papera, kartoia, plastikozko ontziak eta antzerako hondakinak oso arinak dira eta goiko estalkia irekita baldin badago haizeagaz edo ibilgailuaren abiaduragaz edonon erortzen joaten dira.
Egoeragaz kezkatuta, kamioien goiko estalkiak itxita eramateko eta dagokien neurriak hartzeko eskatzen dugu Lea-Artibai Amankomunazgoko arduradunei. Arazoa konpontzeko neurriak hartzeko eskatzen dugu. Paperak eta plastikozko hondakinak kamioitik erori ostean edozein bazterretan geratzen dira, eta hondakin oso arinak direnez, horietako askok gure erreketan edo itsasoan amaitzen dute.