Herri-administrazioek beren eskumenak baliatzean ezer ez egiteak frustrazio handia eragiten die herritarrei oro har, eta nolabaiteko paralisia ingurumen-taldeen jardueran, beren aldarrikapenak, interes orokorraren aldekoak soilik direnak, kontuan hartzen ez direla egiaztatzean. Oreretako PAPRESA enpresaren jarduerak etengabeko eragina izan du ingurumenean, pertsonen osasunean eta biztanleen bizi-kalitatean, batez ere instalazioetatik hurbilen daudenetan. Kutsadura akustikoan, airearen kalitatean, osasunean, usainean, zikinkerian, trafikoan eta abarretan eragiten dituen eraginei buruzko kexak etengabeak dira, baina ez dugu ikusten inpaktu horiek arintzeko neurririk hartzen denik.
Gai serio batez ari gara, usaimenaren zentzuari ez ezik (usain sarkorra askotan jasanezina da), osasun publikoari ere eragiten baitio. Arazo hori sortzen duten lohi-zisternetan erreakzio kimiko batzuk sortzen dira, eta, egiaztatu daitekeenez, erreakzio horiek egungo zuhaitz-hesia erretzera iristen dira, eta, are okerragoa dena, oso maiz erabiltzen den oinezkoen ibilbidetik bereizteko metalezko babesa jatera.
Elementu horiei modu horretan eragiten badie, zer ez du eragingo pertsonengan? Espero dezagun salaketa honek balio izatea Oreretako Udalak gai hau serio har dezan (2012ko uztailean salatu genuen), eta, bere eskumenak baliatuz, luzamendurik gabe neurriak hartu ditzan arazoa desagerrarazteko eta bizilagunen bizi- eta osasun-baldintza egokiak bermatzeko.
Eguzki talde ekologistatik beste behin ere ohartarazi nahi izan dugu gai hau, modu friboloan bada ere, kale-izendegiaren seinalea jarriz eta pasealeku hori salatzen dugun arazoa argi eta garbi irudikatzen duen izen batekin bataiatuz: KIRATS KALEAā€¯