Albistea

  • Aralarko Saltarriko pistaren auzia artxibatuta

    2021-04-08
    Partekatu - Compartelo

    Mankomunitatearen eta Aldundiaren asmoak adierzaten ditu gorrizko marrak. Egun %20 ingurua dago eraikita.

    Marra gorriak pistak eraikitzeko Aldundiaren asmoa adierazten du.

    Intzesaotik Saltarrira doan pistaren auzia artxibatu egin dela jakin ondoren, Eguzki eta Landarlango kideok dokumentu hau sinatzen dugu:

    Hasteko, komeni da argitzea proiektatutako pistaren %80a Mendi Babesleko (MB) eremu batetik igarotzen dela, eta debekatuta dagoela lurzorua mugiaraztea dakarren edozein lan, zuhaitz estalki bat ezartzea helburu dutenak eta lehendik dauden sarbideak eta azpiegiturak hobetzeko eta mantentzeko lanak  izan ezik, Natura Baliabideak Antolatzeko Planeko (NBAP) 26. artikuluko D atalaren arabera.  Bitxia bada ere, administrazioak jarduera hori justifikatzeko eman duen argudioetako bat da NBAPeko artikulu baten euskarazko bertsioak pista berriak egiteko baimena ematen duela, eta hori berriz, erabat debekatua azaltzen da espainolezko jatorrizko araudian.

    Aralarko Natur Parkean legediaren aurkako ekintzak egiten ari kontuan hartuta, eta naturguneak mantendu, hobetu eta zaintzeko ardura duen erakunde nagusia, Gipuzkoako Foru Aldundia, bere funtzioa alde batera uzten ari zela ikusita, (pista hori bultzatuz eta diruz lagunduz), Eguzki eta Landarlan elkarteek Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltzara jo genuen, 2016ko udazkenean. Fiskaltzak frogak aztertu ondoren eta lege-hauste zantzuak zeudela ikusita, kasua Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko epaitegiaren esku utzi zuen. Horrela gure elkarteen zeregin nagusietako bat betetzen dugu, ingurumenaren arloko legea betetzen dela egiaztatzea, eta hala ez bada, naturaren ahotsa izaten saiatzea.

    Saltarriko manga. Ikus daitekeenez ez dago txan¡bolarik ingurtu honetan.

    Saltarriko manga. Ikus daitekeenez ez dago txan¡bolarik ingurtu honetan.

    Etenik gabe salatzen ari gara ingurumenaren eta lurralde antolaketaren aurkako delituak egin direla, Natura 2000 Sareko Parke Natural eta Kontserbazio Bereziko Gunearen (KBG) barnean pista berri bat eraikitzeagatik, zeina zati bat lehen bidezidorrik ere ez zegoen tokian eraiki den eta artzain txabolik ez dagoen goiko larretako eremuraino iristea helburua izanik. Hura eraikitzea bozkatu eta onartu zuten agintariek erabat ezagutzen zuten egoera hori, bai eta pista berriak eraikitzeko arau-ezintasuna ere.

    HAZIk (erakunde erdipublikoa eta abeltzaintza sustatzen duena) egindako proiektuaren Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazio Sinplifikatuak (IEB) era interesatuan kokatzen du pista hau Mendi Babeslearen eremuan, txaboletara legez kanpo (pistetatik kanpo) sartzen diren ibilgailuen gurpil arrastoak azpiegituratzat hartzen baititu. Gainera, Ertzaintzak idatzitako txostenak argi uzten du “HAZI Fundazioak aztertutako proiektua izapidetzeko egindako ingurumen-dokumentuan jasotako mapetan ez da inolako arrastorik ageri. Baliabide mekaniko eta teknikoen bidez lurzorua aldatzen duen eraikina da (pista), irauteko asmoa duena eta aldaketa nabarmena dakarrena…” Beraz, argi dago eraikitze-lekuan ez zegoela azpiegitura hori egitea justifika zezakeen aurrekorik.

    en una zona en la que está prohibido el movimiento de tierras, las actuaciones que se muestran en la imagen no son una prueba bastante fehaciente de la afección ambiental.

    Itxura denez,  lurra mugitzea debekatua den inguru natural batean,  argazkian ikusten demn jarduera ingurumen kalteak eragiten direnaren nahikoa froga ez da.

    Era berean, gogorarazi behar dugu nahita zatikatu dela pista-sarearen hasierako proiektua (Foru Aldundiaren 2015/2019 kudeaketa-planaren arabera), proiektu bereiztuetan batzuetan, banan-banan ebaluatuta, haien ingurumen-eragina guztien batuketa baino txikiagoa izan dadin. Hala adierazten du Ministerio Fiskalak ere, proiektu orokor bat hainbat proiektu bereiztutan zatitzea legez kanpokoa dela alegia, kasu horretan bakarkako zenbait jarduketa ez baino Aralarko pisten bide-sarea arautuko zuen plan integrala onartu behar zela adieraziz, eta halaber Erabilera eta Kudeaketarako Plan Zuzentzaile baten beharra agerian utziz.

    Auziaren artxibo honek Aralarko Parke Naturala eta KBEa inongo babesik gabe uzten du, Gipuzkoako gainerako parke naturalak bezala, ingurune naturala babesteko legeen espirituarekin talka egiten duelako.

    Gipuzkoako Foru Aldundiko buruei dei egiten diegu araudiaren interpretazio behartuak egiteari utz diezaioten eta Parke Naturalaren eta Natura 2000 Sarearen helburu nagusiak bete ditzaten, hau da, habitatak eta espezieak kontserbazioa. Eta Enirio-Aralarko Mankomunitateari, duela ia bost urte proiektatutako pista hori ez bultzatzeko; izan ere, Gipuzkoako goilarreen eremu zabal bakarrenetakoa erabat artifizializatzea suposatzen duelako.

    Donostia, 2021eko apirilaren 6an


    Partekatu - Compartelo