Albistea

  • Aroztegiko proiektua gelditu arte kanpaldian jarraituko du

    2021-04-20
    Partekatu - Compartelo

    araztegia3

    Azken egunetan ikusi dugu Lekarozko Aroztegia eremuan hasi direla eskabadorekin eta motozerrekin gure inguruko arbolak mozten eta ingurua xehatzen. Aunitzetan erran dugun bezala, proiektu txikitzaile hau gure ingurua, hizkuntza, kultura eta bizimodua desagerrarazteko helburuarekin egin nahi da.

    Lekarozko herriak, Baztan osoak eta Nafarroako hainbat eragilek adierazi dugu behin eta berriz pelotazo urbanistiko honen kontra gaudela.

    Hala ere, Nafarroako Gobernuak modu zikin eta inposatzailean proiektu hau UGPSa bezala bideratu da espekulazioa eta iruzurra helburu duten enpresen mesederako. Modu honetan enpresari hauei herri lurrak eta nekazaritzako lurrak desjabetzeko eskumena emanez, betiere herritarren eta tokiko instituzioen erabakitzeko eskubidea urratuz.

    Onartezina da nola azkenengo hamarkadan Nafarroako Gobernuan egon diren alderdi guziek ahalbidetu eta bultzatu duten bidegabekeria hau. Bizikidetza eta bake soziala bezalako hitz panpoxekin ahoa betetzen duten bitartean, herriak eta landa eremua etengabe erasotzen dute.

    Herritarren interesen alde aritu beharko liratekeenak espekulatzaileen eta kapitalaren menpe daudela ikusirik, gure herriak eta bizimoduaren defentsa gure esku hartzea bertzerik ez dugu.

    Honengatik, baztandar, nafar eta euskaldun guziak deitzen ditugu hurrengo egunetan gure lurra, hizkuntza, kultura eta bizimoduaren alde eginen ditugun mobilizazioetan parte hartzera.

    Inposizioaren aitzinean desobedientzia!

    Aroztegia geldituko dugu! Herritarren hitza errespetatu!

    Aroztegia…eta gero zer? Plataforma Baztango Gazte Asanblada 

    araztegia2

     

     

     


    Partekatu - Compartelo