Albistea

  • Erreindibikazioek traba egiten dute, isurketek ez?

    2021-07-13
    Partekatu - Compartelo

    2021-6-22.Mijoa pintadi   Mijoako errekan isuriak ia etengabeak dira. Batzuetan, inguruko enpresek sortzen dituzte zigorrik gabe, eta beste batzuetan, berriz, saneamendu akastun batek sortzen ditu, eta araztegiak ez du behar besteko gaitasunik biltzen dituen hondakin guztiak tratatzeko. Azkenean, errekan amaitzen dute hondakin horiek.

    Urte asko daramatzagu Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari hain aginduta dagoen saneamendu-sistema berria eraikitzeko eskatzen, baina berdin jarraitzen dugu. Ekosistema aberats (izan beharko luke)  honen ia bizitza osoa suntsitu dute aingirak, eskailiak, amuarrainak…

    Egoera larri hau judizialki eta prentsan salatu dugu. Eta bistan da ez duela arrakasta handirik izan.

    Lau letra hauek diotenez, beste salaketa-modu bat bezala, joan den ekainean pintada bat egin genuen Mutrikun, Mijoatik hurbil dagoen eustorma batean, saneamendu berria berretsiz. Ezustekoa izan da ez duela hiru aste ere iraun eta ezabatu egin dutela.

    Sinestezina da gure erakundeei gehiago molestatzea salaketak ingurumen-delituak baino.
    Gure aldetik, hitz eman dezakegu ez dugula beste norabait begiratuko eta enbarazu egiten jarraituko dugula saneamendu-sare berria eraiki arte.


    Partekatu - Compartelo