Albistea

  • Bai birzikletzeari, ez itxurak egiteari eta herritarroi adarra jotzeari: beraiek kontzientziatu daitezela!

    2021-07-26
    Partekatu - Compartelo

    Azkenaldion birziklatzearen aldeko kanpainak ugaltzen ari dira Donostian, erakunde ofizialek eta paraofizialek bultzatuta. Kanpaina hauek guztiak harritarrok “kontizientziatzea” omen dute helburu, gehiago birziklatu dezagun.

    Baina Donostian inor kontzientziatu behar bada, Eneko Goia buru duen udal gobernu bera da. Gainerako guztia itxurakeria da, egingo balitz bezala egitea, baina benetan egin gabe. Gaur egun greenwashing deitzen den hori. Ikus dezagun…

    San Marko Mankomunitateak argitaratu berri ditu (1) 2020ko datuak, berez mintzo direnak:

    SanMarko_taula2020LEHENENGO ONDORIOA: 2020an, Donostia izan zen berriro Mankomunitatean gutxien birziklatu zuen herria, diferentzia handiz, gainera. Izan ere, hiri-hondakinen %43 bildu zuen gaika, Mankomunitatearen batez bestekoa %52 izan zen bitartean. Hau da, 9 puntu azpitik egon zen. Halaber, kontuan izan behar da San Marko dela, hain justu Donostiaren (eta Lasarte-Oriaren) emaiza txarren ondorioz, Gipuzkoan gaikako bilketa gutxien egiten duen mankomunitatea. Izan ere, Gipuzkoako batez bestekoa %57,98koa da. Beraz, Donostia HAMABOST PUNTU AZPITIK egon zen. Baina, kontuz, Donostia hamabost puntu azpitik “bakarrik” egon zen, hain justu, San Markok (alegia, Donostiak) eta beste mankomunitateren batek Gipuzkoako batez bestekotik beheraka egiten dutelako. Izan ere, Urola Erdia, Urola Kosta, Tolosaldea, Sasieta eta Debagoeiena %57,98ko betez bestekoa erraz asko gainditzen baitute. Donostiaren emaitza txarrak ez dira batere harrigarriak. Einsteinek zioen bezala, “ez espero emaitza desberdinik beti gauza bera egiten baduzu”. Eta Donostiako udal gobernuak berariaz erabaki du urtez urte gauza bera egiten jarraitzea, alegia, ahal den gutxien birziklatzea.

    Honako hau Udalaren kanpaina polita da, baina gaika hiri-hondakinen %43ra iristen ez zarenean...

    Honako hau Udalaren kanpaina polita da, baina gaika hiri-hondakinen %43 biltzera iristen ez zarenean…

    BIGARREN ONDORIOA: Ez da boluntarismo-kontua, ez da “kontzientziazio-kanpainak” ugaltzeko kontua, ea herritarrok pixka bat hobeto egitera animatzen garen. Izan ere, ez dago inolako arrazoirik pentsatzeko donostiarrok gainerako gizpuzkoarrek baino kontzientzia ekologiko handiagoa edo txikiagoa dugunik. Garbi dago: hondakinak gaika biltzeko sistema eraginkorrak ezarri dituzten udalerriek, ALKATETZAN EDOZEIN ALDERDI IZANDA ERE, emaitza onak lortu dituzte. Beste modu batean esanda: neurri eragingorrak hartzen dituen herri batean, emaitzak egun batetik bestera, esaterako, %40tik %60ra igotzen badira, zer ulertu behar dugu? Herri horretako bizilagunen kontzientzia gautik goizera 20 puntuz hobetu dela? Ezta hurrik eman ere! Kontzietzia garrantzitsua da, dudarik gabe, baina sistemaren eraginkortasuna da erabakigarria. Eta hau Udalaren ardura da.

    Reciclos, beste kanpaina bat, crowfunding eta guzti, adibidez, Udalak Ulian urtetan abandonatu dituen tiro-hondakinak garbitzeko. A zer ideia ona, e?

    Reciclos, beste kanpaina bat, crowfunding eta guzti, adibidez, Udalak Ulian urtetan abandonatu dituen tiro-hondakinak garbitzeko. A zer ideia ona, e?

    HIRUGARREN ONDORIOA: gauzak horrela, “herritarrok kontzientziatzeko” kanpaina ofizial edo paraofizial hauek guztiak, Udalaren partetik, aurpegia garbitzeko ahalegin ZINIKOA iruditzen zaigu. Batetik, egingo balu bezala egiten du, birziklatze-bidean pauso gehiago eman ez badira, berak ESPRESUKI hala erabaki duelako izan dela ezkutatuz. Bestetik, eta honako hau bereziki maltzurra iruditzen zaigu, Donostiak behar beste ez berziklatzearen erantzukizuna herritarron bizkar uzten du, nahiko “kontzientziatuta” ez omen gaudelako. “Klaro, Udalak harago joan nahi luke, baina herritarrak ez daude nahiko kontzientziatuta, badakizu”, esango balu bezala.

    LAUGARREN ETA AZKEN ONDORIOA: hemen udal gobernua da itxurakeria behingoz alde batera utzi behar duena. BERAIEK KONTZIENTZIATU DAITEZELA!

    EGUZKI, 2021eko uztaila

    (1)            Bai, San Markok orain, uztailean, argitaratu ditu webgunean 2020ko datuak.

    Kanpaina hau, berriz, Jaurlaritzak aurkeztu zuen joan den astean Kontxan. "Euskadin asko eta ondo birziklatzen dugu. Eutsi horrela!". Bai, batez ere Donostian. Autokonplezentzia hutsa.

    Kanpaina hau, berriz, Jaurlaritzak aurkeztu zuen joan den astean Kontxan. “Euskadin asko eta ondo birziklatzen dugu. Eutsi horrela!”. Bai, batez ere Donostian. Autokonplezentzia hutsa.


    Partekatu - Compartelo