Albistea

  • Eguzkik txalotu egin du Urretxuko Udalak ibai ertzean saretak jartzea

    2021-07-29
    Partekatu - Compartelo

    Sareten funtzioa da zikinak, bereziki plastikoak, haizeak bultzatuta, Urulara ero daitezen eragoztea.

    Sareten funtzioa da zikinak, bereziki plastikoak, haizeak bultzatuta, Urulara ero daitezen eragoztea.

    Urretxutik buelta bat ematen duten pertsonak harrituko dira, ziur asko, Segundino Esnaola kaleko zubitik Areizaga kaleraino (Pirulo plaza) Urola ibaiaren ondoko barandetako behealdean saretxo edo sare metalikoak daudela ikustean.

    Gauza gehienekin gertatzen den bezala, badu bere azalpena. Logikoa denez, ez da estetika kontua, baizik eta inolako lotsarik gabe lurrera botatzen diren hondakinak aireak ibaiaren ibilgura eramatea saihestea. Ikus bideoa:

    https://youtu.be/CpPyKRoSemY

    Urola bailarako babes-neurri horiek Zestoako industria-guneetako batean aurki ditzakegu; Zumarraga, Azkoitia eta Azpeitia herrietan. Azken hau nabarmendu behar da: gaur egun 1.100 metro sareta daude eta Udalak aurtengo urrirako jakinarazi digunez, guztira 2.500 metro izan nahi dituzte jarrita. Urretxun 475 metro dira guztira.

    Oso garrantzitsua iruditzen zaigu horrelako ekimenak egitea; izan ere, esan bezala, gure hondakinak ibaira iristea oztopatu nahi da.

    Eguzkik orain dela zenbait hilabete Urretxun, orain saretak jarritako ibai ingurutik, ateratako zaborrak.

    Eguzkik orain dela zenbait hilabete Urretxun, orain saretak jarritako ibai ingurutik, ateratako zaborrak.

    Badakigu arazoa egiten dugun erabilera arduragabean datzala. Baina, aldi berean, badakigu gaur egun praktika horiek nahiko normalizatuta daudela gure gizartean, eta, zoritxarrez, luzerako joateko itxura guztia duela. Ez dugu horregatik baztertzen guk guztiok oso kontuan hartu beharreko gaia dela, ez bakarrik hondakinak uzteak naturan duen arrastoagatik, baita diru-kutxa publikoarentzat (azken batean, gure poltsikoarentzat) gure kaleak, parkeak eta ingurunea urte osoan garbi edukitzeak dakarren gastu handiagatik ere, diru horren zati handi bat beste behar sozial batzuetara bideratu baitaiteke, eta, zalantzarik gabe, asko izango baitira. Horregatik, eta jakinda elementu natural horretan, hau da, ibaian eta, ondorioz, gure kostaldean, duen eragin ekologikoa, ezinbestean hartu behar ditugu ibilgu horiek baldintza onetan zaintzeko neurriak.

    Duela aste batzuk sare sozialetan irakurri ahal izan dugunez, Udalak laster ekingo dio hurrengo faseari, eta, horrela, sareta horiek jartzen amaituko du Urola ibai osoan, Urretxu parean.

    Horregatik guztiagatik, txalotu egiten ditugu Udalaren jarduera hau eta iristear daudenak.

    Eguzki, 2021eko uztaila


    Partekatu - Compartelo