Albistea

  • Eguzkik Alabortzako egoera tamalgarria salatu du

    2021-07-30
    Partekatu - Compartelo

    Botellon Alabortza

    Eguzki talde ekologistatik Pasai Donibaneko Alabortza inguruan ematen den egoera tamalgarria salatu nahi dugu. Egun hauetako irudi batzuetan ikusi dugu gune hori hondakinez josita: latak, botilakā€¦narraskeria nonahi. Lotsagarria benetan. Ez dugu ulertzen horrelakoak egiten dituztenen ingurumenarekiko sentsibilizazioa non dagoen, baina, ikusirik pertsona batzuk gai direla horrelako txikizioak egiteko, uste dugu erakundeek, eta kasu honetan Pasaiako Udalak, serio aztertu beharko lukeela gaia eta neurri zuzentzaileak hartu horrelako gertaerak ekiditeko.


    Partekatu - Compartelo