Albistea

  • Eguzkik Ugaldetxo industrialdean dagoen hesi herdoildua eta puskatua ordezka dadila eskatu du

    2021-08-26
    Partekatu - Compartelo

    IMG-20210826-WA0000
    Oiartzungo Ugaldetxo industrialdean zehar, Arbide erreka bazterrean dagoen hesia berritzeko eta, bide batez, hondakinak ibaian bukatu ez daitezen hesi hori sare batez hornitzeko izapideak lehenbailehen has ditzala eskatu dio Eguzki talde ekologistak Oiartzungo Udalari. Era berean, eskatu dio pabiloien eta Arbide errekaren arteko pasabidean –Mamuteko bulego-eraikinaren atzealdetik eta Aislamientos Arellano enpresa parean bukatzen den tartean– ibilgailu motordunentzat trafikoa debeka dezala. Izan ere, zoritxarrez, istripu bat izan da duela gutxi, auto bat ibaira erori baita.


    Partekatu - Compartelo