Unai Barroso, ezkerrean, eta Amets Arzallus, eskuinean, Donibane Lohizuneko saioan.
Olatu artifizialak direla eta, Odei Barroso eta Amets Arzallus bertsotan, Donibane Lohizunen, non herri-ekimen batek horrelako proiektu bat gerarazi zuen. Hona hemen bideoa (4:50 minutu):
Transkribatzen dugu, ‘alferrenentzako’, Arzallusen azken bertsoa:
Surflaien estetika bat
bada bat eta bestean
ile horia eta luzea
haizearen gatz askean.
Baldin baletoz proiektu horiek
sustengatzeko eskean,
esango diet bai, ados,
baina niri ilea haztean.
Saioa entzunda, ez dirudi bertsolari hauek olatu artifizialen zaleak direnik, ez Donibane Lohizunen, ez Donostian.
Antondegi berdea!
Olatuak itsasoan!
Donostiako olatu artifizialaren proiektuaren kontra ari den Anttondegi Berdea plataformako kideek pankarta bat zabaldu zuten lehengoan Kontxan, Larreko Mahaiak klima-larrialdiaren inguruan antolatutako ekitaldian.