Albistea

  • Eguzkitik salatu nahi dugu Artibaiko itsasadarrean dragatutako lohiak portuan isuri direla

    2022-01-26
    Partekatu - Compartelo

    draga-ondarroako-portuan-1200x626

    Eguzki talde ekologista garen aldetik, Ondarroako portuan hondarra eta lohiak ateratzen ari diren dragak egiten ari diren isurketak salatu nahi ditugu.
    Egun argiz gertatu denez, pertsona asko izan dira lekuko. Beraz, hainbat kexa izan ditugu gai honen inguruan.
    Ez dakigu dragak zenbat aldiz isuri dituen lohi horiek portuan, baina gutxienez bi aldiz ikusi dira larunbat eguerdian bertan.
    Isurketa horiek hain arduragabe ez egitea eskatzen dugu. Kostaldetik urrunago egitea eskatzen dugu, bai eta lohiak aztertzea ere, eta, horren arabera, lohiak nora eramango diren erabakitzea. Kutsatuta ez badaude, bota ditzatela badiatik urrun. Eta kutsatuta badaude, hondakin arriskutsu gisa tratatuko dira, modu egokian kudeatzeko.

     


    Partekatu - Compartelo