Izan ere, datorren otsailaren 19ean, larunbata, Iruñeko Plazara!n AHTaren inguruko hausnarketa egun hau ospatuko da. Ikus atxikitako dokumentuan jardunaldi honen egitarauaren kartela.
Baina egun horretan, mintzaldi interesgarriez gain, bazkari goxoa ere izanen da Katakrakeko goiko aretoan 12 €ren truk. Txartela eskuratu Katakrak berean, ahtrikeznafarroa@gmail.com helbidean edo 628243066 telefonora deituz. Kontuan izan muga-data asteartea 15 dela.
Eta egunari bukaera aldarrikatzaile eta jai girokoa ematearren, arratsaldeko 19:00etan Plazara!tik AHTaren aurkako kalejira abiatuko da Iruñeko alde zaharraren barna. Ikus kalejiraren kartela itsasitako dokumentuan.
Ongi etorri AHTaren aurkako hausnarketa egunera! Al-TAV-oz jardunaldian parte hartu! Deialdia zabaldu!