Albistea

  • Erretiratu egin dituzte Oriako Itxian Eguzkik azken bi urteotan salatutako hondakinak

    2022-07-09
    Partekatu - Compartelo

    Erretiratu egin dituzte Oriako Itxian Eguzkik azken urteotan behin baino gehiagotan salatu dituen hondakinak.

    Ezkerrean, erritaratu baino lehen; eskuinean, berriz, erretiratu ondoren:

    Oriako1Dena dela, hondakinak erretiratu aurretik zegoen egoeraz askoz adierazgarriagoak dira bideoak argazkiak baino. Hona hemen joan den martxoan ateratakoak:

    https://youtu.be/2mqeBzZWkGU

    Eguzkik Donostiako Oriako Itxian salatutako legez kanpoko zabortegia. VID 20220326 132235 – YouTube

    Hondakinak erretiratzeaz gain, bidea itxi egin dute. Oinez joan nahi duena orain arte bezalaxe pasatuko da. Autoz joan nahi duenak, berriz, giltza beharko du. Horrek zaildu beharko luke bertan hondakin gehiago legez kanpo uztea.

    Oriako2Eguzkik 2020ko abuztuan eman zion Donostiako Udalari Oriako Itxiko legez kanpoko hondakin hauen berri. Izan ere, paraje hau, Lasarte-Oriako Oria auzotik oso gertu dagoen arren, Donostiako udalerrian dago.

    2020ko abenduan, udal oposizioak galdetuta, zinegotzi arduradunak erantzun zuen hondakinak lursail pribatuetan zeudela, eta, ondorioz, lurjabeei zegokiela garbitzea. Gauzak horrela, Udalak errekerimendu bat bidali behar zien eta, epe jakin batean errekerimendua betetzen ez bazuten, garbiketa Udalak berak hatuko zuen bere gain, modu subsidiarioan.

    Zuzena iruditu zitzaigun. Gure ustez, horixe zen Udalak, hondakinen berri izan bezain pronto, hartu behar zuen bidea.

    Denbora pasatzen joan da, ordea, eta, neurririk hartzen ez zenez, arazoa gero eta handiagoa zen. Joan den martxoan salatu genuen hasieran hainbat hondakin-deposito baino ez zirenak bene-benetako zabortegi bihurtzeko bidean zeudela.

    Apirilean, berriz, hondakinak erretiratzeko EH Bilduk aurkeztutako mozio bat onartu zuen Udalak, aho batez onartu ere. Ikusitakoa ikusita, ondorioztatu genuen aho-batasun hura arazoa behingoz konpontzeko erabakia hartuta zegon zantzua zela. Eta halaxe izan da.

    Ongi dago ongi bukatzen dena. Baina tamalgarria da herritarrok bi urtez lata ematen ibili beharra Udalak oinarri-oinarrizkoa den eta bere-berea duen eginkizunetako bati hel diezaion.

    EGUZKI, 2022ko uztaila


    Partekatu - Compartelo