Albistea

  • Eguzki talde ekologistak doako lau ikastaro antolatu ditu ekologikoagoak izateko

    2022-11-01
    Partekatu - Compartelo

    IMG-20221030-WA0000Eguzki talde ekologistak doako lau ikastaro antolatu ditu ekologikoagoak izateko. Ikastaroak Oreretan emango dira Itziar Bandresen eskutik azaroaren 7, 14, 21 eta 28an eta bakoitzak bi orduko iraupena izango du (18:00etatik 20:00etara). Klaseak amaitzean, parte-hartzaileek ikasgelan egindako produktuak etxera eraman ahal izango dituzte.

    Azaroak 7: zaborren murrizketa eta kudeaketa. Reina aretoa

    Azaroak 14: aprobetxamenduzko sukaldaritza. Niessen elkartea

    Azaroak 21: garbiketa ekologikoa. Reina aretoa

    Azaroak 28: norberaren zaintzarako produktu solidoak. Reina aretoa

    Ezinbestekoa da 699379743 telefonora deituz izena ematea.


    Partekatu - Compartelo