Osasuna
-
Fiskaltzak Errenteria Osasuna (EO) osatzen duten taldeen salaketa onartu du eta eginbideak ireki ditu
2024-10-06EOko taldeek (Gabierrota, Olibet-Etxe Berriak eta Erdialdea Auzo Elkarteak eta Eguzki kolektiboa) denbora asko daramate Papresa enpresaren inguruan bizi diren pertsonen eta ingurumenaren baldintzak hobetzeko beharrezko neurriak har daitezela aldarrikatzen. Eusko Jaurlaritzak Ingurumen Baimen Integratua izapidetu eta eman du kutsatzailea izan daitekeen enpresa horren jarduerarako, eta izapidetze horretan aipatutako taldeek banaka parte hartu dute, izapidetzearen faseen arabera, hasieran alegazioekin eta amaieran gora jotzeko errekurtsoekin.
-
Txatar-hautsa Lezo-Donibaneko bidegorrian
2024-06-19Pasaiako portuko txatar-deskargek arriskuan jartzen dute herritarren osasuna eta ingurumena
Ekainaren 15ean, eguerdian, Pasaiako portuko kaietan garabi batek txatarra deskargatzen zuen bakoitzean isuritako txatarra oxidozko partikulen hodei itzelek Lezo eta Pasai Donibane lotzen dituen bidegorritik ibiltzea galarazten zuten, eta Eguzki talde ekologista gertaera horren lekuko zuzena izan da.
-
Alegazioak Papresak eskatutako aldaketari
2023-10-03EGUZKI talde ekologistatik jakinarazi nahi dugu alegazio bana aurkeztu dugula Papresa enpresak eskatutako indarreko ingurumen-baimen bateratuaren funtsezko aldaketaren aurka. Ingurumenari eta osasunari buruzko alegazioak egiteko ahalegin handia egin behar izan da, 30 egun balioduneko epe laburrean idatzi behar izan baitira. Horiek prestatzeko presa horrek ez digu utzi espedientea osatzen duen dokumentazioa sakonago aztertzen, eta, beraz, iruditzen zaigu garrantzitsuak izan litezkeen alderdi batzuk esan gabe geratu ahal izan direla.
-
Eguzkik ekarpenak egin dizkio Lezo-Donibane bidegorriaren 1. zatiaren proiektuari
2023-06-25Urteetako atzerapenarekin, azkenik, Aldundiko Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak maiatzaren 23ko 219/2023 Foru Agindua onartu du, Lezo-Donibane Bizikleta eta Oinezkoen Bidearen 1. zatiaren proiektu aldatua onartzeko izapideei hasiera ematen diena. Horrela amaitu da 2015ean hasi zen herrien arteko lotura-tarte hori.
-
Auzo-mugimendua arazo zahar baten aurrean
2023-05-13Papresa aspalditik dago Errenterian, herriko erdigunean bertan. Bere jarduera beti izan da gogaikarria eta deserosoa inguruan bizi diren bizilagunentzat. Eta azkenaldian egin dituen obra berriek ez dute egoera hobetu: trafiko astuna herriko erdigunetik, eguneko eta gaueko zarata, jatorri ezezaguneko usain desatseginak eta aireko partikulak. Honen aurrean, Etxe Berriak-Olibet eta Gabierrota auzo-elkarteek eta Eguzkik Errenteria Osasuna auzo-plataforma sortu dugu,
-
Lasartetik Zubietako Erraustegira Martxa, larunbatean
2023-04-25Errausketaren Aurkako Mugimendutik –Donostia Bizirik, Eguzki eta Ekologistak Martxan elkarteek babestuta– dei egiten diegu herritarrei larunbatean, apirilaren 29an, Lasartetik abiatu eta Zubietan eraikitako erraustegiraino oinezko martxa batean parte hartzera, agintariei esijitzeko geldi dezatela erraustegia, ez dezatela gehiago hondakinik erre, ez Zubietan, ez Añorgan, ez Bergaran eta ez inon.
-
Ekitaldia Eitzagan, Zaldibarko hondamendiaren hirugarren urteurrenean
2023-01-30Datorren astelehenean, otsailak 6, Zaldibarko zabortegia bertan behera erori zeneko hirugarren urteurrena izango da. Hori dela eta, igandean, otsailak 5, Zaldibar Argitu plataformak ekitaldi bat antolatu du Eitzaga auazoan, 12:30ean. Helburua da gertatu zen hura salatzea eta, halaber, hildako bi langileak, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran, gogoratzea.
-
Eguzki talde ekologistak doako lau ikastaro antolatu ditu ekologikoagoak izateko
2022-11-01Eguzki talde ekologistak doako lau ikastaro antolatu ditu ekologikoagoak izateko. Ikastaroak Oreretan emango dira Itziar Bandresen eskutik azaroaren 7, 14, 21 eta 28an eta bakoitzak bi orduko iraupena izango du (18:00etatik 20:00etara). Klaseak amaitzean, parte-hartzaileek ikasgelan egindako produktuak etxera eraman ahal izango dituzte.
-
Uraren it$a$ontziak
2022-08-18Busturialdean itsasuntziz dakarte ustez falta den ura, Baina ze dute esaten ur hori egun ordaintzen dena baina 20 aldiz garestiago ateratzen dela.
Bitartean barkua ura isurtzen Santurtzin: matxura edo azterketek emaitza txarrak eman dituzte?
Guzti hau Udalek honelako negozioak sortzen dituzten makroegituren alde boterea galtzearen ondorio da.
Eta barkua, duela hamarkada bat baino gehiagotik diagnostikatutako egoera bat salbatzeko. Zertan pasa dute denbora?
Etorkizunean ura Zadorratik ekarriko dute. 0 kilometroak ez du balio gai honetarako. -
Eguzkik informazio eta parte-hartze gehiago eskatu du Araban, larrialdi kimikoaren arriskua dela eta.
2021-11-22Datorren asteartean, 2021eko azaroaren 23an, 10:00etan larrialdi kimikoko sirenak aktibatuko dira Lantaronen. Simulazio honen helburua herritarrak alarma-sistema horretara ohitzea da, istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean gertatzen diren istripu toxikoen prebentzioa arautzen duen SEVESO araudiak eragindako industria kimikoetan gerta daitezkeen istripuen aurrean.
-
Aldundiak Lezo eta Pasai Donibane lotzen dituen bidegorriaren zatirik arriskutsuenaren proiektua idazteko lizitazioa atera du atzerapen handiarekin
2021-10-07Aldundiak argitaratu berri du aipatutako zatiaren proiektua idazteko lizitazioa. Berri ona da, baina 2 urteko atzerapenarekin iristen da; izan ere, zati honen lanak 2. fasekoak amaitzean hasiko zirela iragarri zuen.
-
Zenbat axola zaio Errenteriako Udalari bizilagunen osasuna?
2021-08-03Papresaren jarduerak herritarrengan eta ingurumenean sortzen dituen arazoak konpondu daitezela denbora luzez eskatzen aritu ondoren –herritarren arazoa dela dirudi ez hauen ordezkariarena–, Errenteriako Udalak iragarri zigun (2020ko uda) enpresarekin bilera bat egingo zuela arazoari modu orokorrean heltzeko. Udalak egin behar zuen txostena, aipatutako bileran landuko zutena, IAKri (Ingurumen Aholku Batzordea) jakinaraziko zitzaion aldez aurretik, ekarpenak egin ahal izateko.
-
Ustezko zabortegi ilegala Oiartzungo Gurutze auzoan
2021-02-10Oiartzungo Gurutze auzoko Aldako baserri aurrean, GI-2134 foru errepidearen beste aldean (hegoaldean), ustez legezkoa ez den betelan edo zabortegi bat dago. Besteak beste, eraikuntza- eta eraispen-hondakinak, lorazaintzako hondakinak, simaurra eta baita minda-isuriak (milaka litro) ere daude.
-
Eguzki pozik dago edateko uraren derrigorrezko fluorazioa amaitu delako, baina autokritika-falta sumatu du
2021-02-09Añarbeko Urak elkarteak edateko uraren fluorazioa bertan behera utziko duela iragarri du. Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko ur-hornidura kudeatzen duten elkarte nagusien bidetik jarraitzen du. Eguzki, orain dela hogeita hamar urte fluorazioaren aurkako kanpaina garrantzitsu bat egin zuena –arrakastarik gabekoa, bistan da–, pozten da praktika hori amaitu delako, baina faltan sumatzen du gogoeta kritikoa eta zeresanik ez autokritika bat Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren partetik.
-
Mobilizazioak larunbatean, Zaldibarko zabortegia bertan behera erori zeneko urteurrenean
2021-02-04Zaldibarko zabortegia amildu zela urtebete beteko da larunbatean. Hori dela eta, Zaldibar Argitu herri-plataformak mobilizazioak antolatu ditu. Gainera, dirua biltzeko kanpaina bat martxan jarri du epaitegian sor daitezkeen gastuei aurre egin ahal izateko. Hemen, azalpena.