Albistea

  • Mobilizazioak larunbatean, Zaldibarko zabortegia bertan behera erori zeneko urteurrenean

    2021-02-04
    Partekatu - Compartelo

    Zaldibarko zabortegia amildu zela urtebete beteko da larunbatean. Hori dela eta, Zaldibar Argitu herri-plataformak mobilizazioak antolatu ditu. Honako ahuek:

    146247232_245685067046759_6106216111137259676_oGainera, dirua biltzeko kanpaina bat martxan jarri du epaitegian sor daitezkeen gastuei aurre egin ahal izateko. Hemen, azalpena:

    Urte bat, zaborrezko munstroak Joaquin eta Alberto irentsi zituenetik. Iluntasunean amildu zen zabortegia, eta iluntasunak dirau gaur egun bertan. Ez da informazio gardenik eskaini, ez dira erantzukizunak argitu eta ez da egia jakiteko eta justizia egiteko pausurik eman agintari publikoen aldetik. Iluntasunari argia emateko sortu zen Zaldibar Argitu, eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartarekin batera, Durangoko epaitegian irekita dagoen epaiketara herri akusazio gisa aurkeztu gara Zaldibarko zabortegian gertatutakoa argitzeko.  Epaiketak sortuko dituen gastuei aurre egin eta ekimen hau gauzatzeko, beharrezkoa zaigu herritarron laguntza ekonomikoa. Horregatik martxan jarri dugun diru bilketa kanpainan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Zuk ere, “LAGUNDU ARGITZEN!”

    Informazio gehiago: (20+) Zaldibar argitu | Facebook


    Partekatu - Compartelo