KBEan behar diren neurriak har daitezela eskatu dugu
2023-04-19
Partekatu - Compartelo
Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak, 2023-04-17an, eremu babestuen (KBE eta HBBE) kudeaketaren arduradunei (Aldundiari) eskatu die eraginkortasunez jardun dezatela eta eremu horien kontserbazioaren arloan indarrean dagoen legedia lehenera dezatela, oraingo honetan Txingudiko KBE-HBBEan.
Zehazki, lehenbailehen esku hartzeko eskatzen dugu, Jaitzubia inguruko paduraren ertzetan legez kanpo dagoen instalazioa eraitsi eta jarduera hori aurreikusten duen beste eremu batera eraman dezan. Eraikuntza horien presentzia kontserbazio-helburuen aurkakoa izateaz gain, garatzen duen jarduerak zailtasun gehigarria dakar horiek lortzeko; izan ere, nahiz eta nahi gabe, gerta daiteke noizean behin natura-ingurunearen kutsadura eragiten duten substantziak isurtzea.
Eskaera hau Sail horrek eremu horretan bertan egin dituen jarduketen ildoan kokatzen dugu, paduren ertzetatik zihoan bidea zati batean desbideratu baitu. Positiboki baloratzen ditugun bi jarduketa horiek hobetu egiten dituzte fauna hartzeko eta eremu horretako estuarioko habitatak lehengoratzeko funtzioak, eta, ez alferrik, Natura 2000 Sarearen helburuen eta arauen arabera arautu behar dira, bi babes-figura maximoek bat egiten baitute bertan: KBE (Kontserbazio Bereziko Eremua) eta HBBE (Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua).