Errausketaren aurkako ahotsak argi eta garbi entzun ahal izan dira gaur Lasarte-Oriako Okendo plazatik atera eta Zubietako erraustegiraino bertaraino joan den martxan. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak antolatu du, Donostia Biziriken, Eguzkiren eta Ekologistak Martxanen laguntzarekin. Hona hemen bideo labur bat:
Martxaren bukaeran, deitzaileek nabarmendu dute, erraustegiaren arduradun eta propagandistek erealitatea ukatzen jarraitu duten arren, azken hilabeteotan argitara ateratzen joan direla ezkutatutako egia deseroso batzuk, eta, horren ondorioz, gero eta nabariagoa dela erraustegiak airea, ura eta lurra kutsatzen dituela. Bukatu dute berresten errausketaren aurkako konpromisoa, ez Zubietan, ez Bergaran, ez Urretxu-Zumarragan, ez inon.