Mutrikuko dikea dagoen luzeran amaitzea eskatzeko elkarretaratzea egingo dugu
2023-12-14
Partekatu - Compartelo
Mutrikuko dikearen inguruko gorabeherek ez dute etenik. Eusko Jaurlaritzak, Mutrikuko Portuko Plan Bereziko proiektuaren baitan, FCC eraikuntza enpresari proiektua lizitatu zion. Herritarrak jabetzerako martxan jarri eta hasi orduko lanak gelditurik daude. Eusko Jaurlaritzak akats teknikoak egin dituela eta horrek gainkostuak ekarri dituela. Horregatik, kostuari aurre egin ezinik kontratua eten eta obrak geratu behar izan dituztela.
Erabakiak urrutiko bulegoetan hartzen diren bitartean, herritarrak inguru desitxuratu eta zikin batekin bizi behar dutela. Argi geratu da, beste behin ere, portua beraien negozioak egiteko tresna dela eta gu, mutrikuarrok, maketetako apaingarriak besterik ez. 20 urte daramatzatela horrela eta pazientziak mugak dituela.
Horrenbestez, herri bezala mugitzeko unea heldu dela. Elkarretaratzea egingo dugu Errematu dikea dauan luzeran eta alde hemendik lemapean zapatuan [abenduak 16] 13:30ean, Goiko Plazan. Eusko Jaurlaritzari nahikoa dela eta geurea den espazioan hitza izan nahi dugula aldarrikatzeko bat egingo dugu. Inguruak merezi duen duintasuna behingoz berreskuratzeko garaia da.
EMA (Emakumeak Mutrikun Abian), MUGA (Mutrikuko Gazte Asanblada), DANBORZALEAK, ELA, PSE-EE, BERDEAK, MRK (Mutrikuko Rock Kolektiboa), TALAIXA TRIATLOI TALDEA, MUTRIKUKO BERTSO ESKOLA, MUTRIKU NATUR TALDEA, EGUZKI, EKOLOGISTAK MARTXAN eta ONDARROA 12 MILIA ELKARTEA.