Donostiko SOS Manteo herri-erreferendumaren emaitza
2023-12-31
Partekatu - Compartelo
Hemen daukagu azkenean herri-erreferendumaren emaitza:
6948 boto erregistratuak guztira (1471 presentzialki eta 5477 online), %96,57baiezko erantzunak eta %3,3 ezezkoak. Zehazki:
– Bai: 6486 boto
– Ez: 222 boto
– Txuriak: 11 boto
– Baliogabe: 229 boto
Hau da, partehartze izugarria lortu dugu, espero genuena aise gainditu duena (ia 7000 pertsona asteburu bakar batean!) eta gainera, bigarren Basque Culinary Center baten aurrean Manteo-Zemoria parkea babesteari BAI borobila eman diogu denon artean.
Herritarron erantzunarekin ezin gara pozago egon; ikusteko dago orain mobilizazio honen aurrean nola erantzuten duten Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak.
Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duzue guztiei, baina batez ere kartelak jartzen, mahaietan laguntzen, egutegiak saltzen, etab. ibili zareten guztioi.
Urte amaiera hau oso intentsoa izan da, baina 2024. urteari pilak kargatuta ekin diogu, Manteo publikoa eta berdea izaten jarrai dezan borrokan segitzeko. Zuen laguntza beharrezkoa izango da.