Zabaldiko (Iruñea) elkartasun hamabostaldia: baliabide arpilatzearen aurrean, lurraren defentsa!
2024-11-08
Partekatu - Compartelo
Badator Zabaldiko Elkartasunaren Hamabostaldia, eta datorren panorama ekosoziala ikusita, Lurraren Defentsa erdigunean jartzea erabaki dugu.
Kapitalismoak bizitzaren iraunkortasuna kolokan jartzen du eta hori dela eta, horri aurre egitea mundu mailako jendartearen erronkarik handiena da.
Egoera horren aurrean, lurra defendatzeko borrokak antolatzen dira. Hegoaldeko herrialdeek urteak daramatzate lurraren defentsaren alde antolatzen, baina hemen ere proiektu suntsitzaileak ematen dira, eta geroz eta gehiago ari gara ondorioak jasaten.
Zabalditik uste dugu garrantzitsua dela borroka esperientzia hauek ezagutzea, horregatik egitarau hau prestatu dugu:
AZAROA
Astelehena 4.Aurkezpena. HAMAIKA erakusketaren inaugurazioa.
Asteartea 5.Hitzaldia: Uraren arpilatze sionista apartheid eta kolonizazio tresna gisa.
Asteazkena 6.Dokumentala: “Tigernut, la patria de las mujeres integras”.
Osteguna 7. Hitzaldia: Lurraren aldeko borrokak Europan: Frantziako estatuaren adibidea.
Asteartea 12. Hitzaldia: Maputxeen erresistentzia: Proiektu hidrologiko eta basoetako proiektuen aurkako borrokak Wallmapun.
Osteguna 14. Hitzaldia: Tren Mayari aurre egiteko mugimendua Mexikon.
Larunbata 16.Mahai-ingurua: “Sakrifizio-eremuak” Ipar globalean. Euskal Herriaren kasua.