Lemoiz
-
Lemoizko zentrala erabilera publikoko ondare-parke bihurtzeko proiektuari buruzko erakusketa aurkeztu du Carmen Abadek
2025-03-14Carmen Abad Ibáñez de Mataucok “Lemoizko zentral nuklearra eta eragindako lurrak erabilera publikoko espazio bihurtzea” proiektuari buruzko erakusketa inauguratu zuen atzo Bilbon, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren egoitzan. Proposatzen duena zera da, zentralaren hondakinak dagoeneko paisaiaren parte direla onartzea, eta pasaia horren berezitasuna aprobetxatzea “erabilera publikoko ondare-parke” bihurtzeko. Argitu zuenez, ondare-parkearen kontzeptuak ez ditu beste erabilera batzuk baztertzen, baina betiere zaindu edo balioetsi nahi den ondarearen errespetutik abiatuta.
-
Lemoiz: “Jaurti ahanztura etorkizunera” (*)
2025-03-01“Escala 1:1” izenburuko erakusketa ikusgai dago egunotan Bilboko Alondegian. Bertan, Ixone Sadabak, argazki erraldoien bidez –hain justu, 1:1 eskalakoak–, Lemoizko zentral nuklearraren memoria historikoaz eta haren hondarren kudeaketa zailaz hausnartzera gonbidatzen gaitu. Eta gaizki egingo genuke baldin eta eskaintzen digun aukera aprobetxatuko ez bagenu Eusko Jaurlaritzak herritarroi gai honen inguruan ukatzen digun eztabaida sozialaren beharra aldarrikatzeko. Hain justu, horixe da artikulu honen helburua.
-
Sarakoetxeko erromeria eta Lemoizi buruzko eztabaida sozial ezinbestekoa
2023-09-14Zentral nuklearra zela eta, Lemoizko Sarakoetxe auzoko erromeria aspaldi desagertu zen, halabeharrez. Iaz ahanzturatik erreskatatu zuten (nola edo hala, Ertzaintzak ere bertaratzen ari zirenei kargu hartu zielako). Aurten, berriz, normaltasunez egin ahal izan dute eta, batez ere, datorren urteari begira, perspektibak hobetu dira. Eguzkikooi gustatuko litzaiguke pentsatzea zeharo anormala den egoera bati buelta emateko pausua dela, bere xumean. Izan ere, Basorda inguruan normaltasunik eza izan da nagusi azken mende erdian, eta egoera ez da aldatu azken urteotan, Eusko Jaurlaritzak 2019an zentrala eta inguruko eremuak bere egin bazituen ere.
-
Lemoiz gaur, Gladysen omenaldiaren atarian
2023-06-02Kuadrilla polita bildu gara bart Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean Roge Blascok Lemoizi buruz egin dituen film dokumental laburrak ikusteko. Albiste honetan, bart arratseko grabazioa oso-osorik, filmak barne. Gogoan izan bihar 12etan Gladysdel Estal omenduko dugula Gladys Enean.
-
“Lemoiz gaur”, Roge Blascoren eskutik, Koldo Mitxelenan
2023-05-31Larunbatean Gladysi eskainiko diogun omenaldiaren osagarri, LEMOIZ GAUR izeneko jardunaldia antolatu dugu bihar ostegunean, ekainak 1, Koldo Mitxelenan, 19:00etan. Bertan, Roge Blasco kazetariak bi film dokumental labur (bakoitza 15 minutu ingurukoa) eskainiko ditu.
-
Eguzki: “Lotsagarria da Lemoizko zentrala Jaurlaritzaren esku geratzea Iberdrola ardura ekonomiko guztietatik libratuta”
2019-08-06Estatuak Lemoizko zentral nuklearra Eusko Jaurlaritzaren esku uzteko prozesua bukatzear da, eta, tamalez, Iberdrola guztiz libre geratuko da inguru hura lehengoratzeko izan zitzakeen erantzukizun ekonomiko guztietatik. Eguzkiren iritziz, lotsagarria da eta honelaxe adierazi dio Trantsizio Ekologikoaren Ministeriori, abuztuaren 9ra arte erakusketa publikoan dagoen Proyecto de orden ministerial por la que se ceden a la Comunidad Autónoma del País Vasco los terrenos, emplazamientos e instalaciones pendientes de enajenar de la Central Nuclear de Lemóniz delakoaren aurrean aurkeztutako alegazioetan.
Bisita Kontadorea






