Arditurri: autorik gabeko bailara baten alde [iritzia]
2008-02-29
Partekatu - Compartelo
Berria. Eguzki talde ekologistak zera eskatzen dio Oiartzungo Udalari:
Oiartzunen zaharberritu diren Arditurriko meategietara bisitarien sarrera errazteko asmoz baso-pista autoei irekitzeak sortuko lituzkeen ondorioen inguruan eztabaida parte-hartzailea zabaltzea.
Era berean, Eguzkik gogorarazi nahi du, 1984an meategiak itxi zirenetik Arditurriko bailaran ez dela egon justifikatutako autoen mugimendurik. Eta autoak bailara honetan ibili ahal izatea onartuz gero, atzerapen bat litzateke, babestutako inguru honetan inpaktu gehiago sor daitezkeelako. Irtenbidea meategietaraino iritsiko den garraio publikoren bat jartzetik etor liteke.
Bukatzeko, Arditurriko bailara barnean duen Aiako Harriko natur-parkean eta, batez ere, debekatutako eremuetan motorrak, noranahikoak eta quad-ak ibiltzea debekatzen duen arautegia betetzeko garaian Gipuzkoako Foru Aldundiak duen utzikeria kritikatu nahi dugu idatzi honen bitartez