Gune naturalak
-
Zuhaitzak botatzen hasi dira Errekaldeko merkataritza-gune berria eraikitzeko
2025-02-06Brikolajearekin lotutako kate baten merkataritza-gune berri bat eraikitzeko lanak hasi dira Errekaldeko industrialdean, Lasarte-Oria eta Donostiaren arteko mugan. “Non, baina? Han ez dago lekurik eta”. Hain justu, lekurik ez dagoelako, lekua egiten hasi dira Coca Cola zena eta Funeraria Vascongadaren atzeko partean, Bigarren Ingurabidetik jaisten den mendi-hegalean. Proiektu honen lehenengo biktima mendi-hegal horreta hazten den baso mistoa izaten ari da. Eta okerrena iristeko dago.
-
Energia-krisiaren garaian ez da xahutu behar Gabonetan
2024-11-28Gabonetako datetara hurbiltzen ari gara, eta, horrekin batera, gure plazak eta kaleak apaintzen. Jende askorentzat hain bereziak diren jaiak ospatzera gonbidatzen duen errituala. Erosketak egitera animatzeko estrategia komertziala ere bai.
Bi gauza horiek, gustatu ala ez, oso finkatuta daude. Beraz, errespetatu egiten ditugu, eta legitimoak iruditzen zaizkigu, betiere moderazioz egiten badira. Ez egun hauetan ikusten dugun axolagabekeriarekin. -
2.Eskuko eta Truke Azoka Zuazo-Arteagabeitiako jaietan
2024-06-21Gure lurra zaintzeko eta, posible izan balitz, hobetzeko zerbait egin nahi duzu? Hasi hemendik!
Datorren larunbatean, hilak 22, Zuazo-Arteagabeitiako jaien baitan, Eguzki Barakaldok bigarren Eskuko eta Truke azoka antolatzen dugu, helburua materialen berrerabilera sustatzea delarik. Azoka honetan, edozein material (objektu) saldu, trukatu edota oparitzeko aukera izando dugu. Bertan topatu ahal izando ditugun salgaiak, besteak beste: liburuak, arropa, diskak, jostailuak, kirol materiala, altzariak, soinu-tresnak… -
“Donostia ez dago salgai!” manifestazioa, igandean
2024-05-21Donostia Defendatuz koordinadorak datorren igandean, hilak 26, “Donostia ez dago salgai!” lemapeko manifestazioan parte hartzeko deia egin du. Hitzordua Easo plazan izango da, 12:00etan. Manifestu osoa zein manifestuarekin bat egiten dugun elkarte eta talde guztien izenak hemen ikus ditzakezu: Eguzkik, manifestuaren sinatzaileetako bat izanik, dei egiten du espresuki igandeko manifestazioan parte hartzera.
-
Arartekoak kargu hartu dio Hondarribiko Udalari, Zaldunbordako haltzadia leheneratzeko Eguzkik egin zion eskaerari erantzun ez diolako
2023-03-29Arartekoak Hondarribiko Udalari gogorazi dio “herritarrek administrazio ona izateko eskubidea” badutela, eta eskubide horrek “berekin dakarrela erakunde publikoek beren aurrean aurkezten diren idazkiak jaso dituztela adieraztea”, baita planteatzen zaizkien “arazo eta errekurtso guztiei zentzuz, modu arrazoituan eta hiru hilabeteko epean erantzuteko betebeharra” ere. Arartekoak honela hartu dio kargu Udalari, erantzun ez diolako Zaldunbordako haltzadiaren leheneratze-proiektua enkargatzeko Eguzkik irailaren 1ean egin zion eskaerari.
-
Jaurlaritzak abuztutik energiaren % 20 aurreztu edo urtetan energiaren % 20 xahutu du?
2023-03-09Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez, iazko abuztuan martxan jarri zuen Kontingentzia Energetikoaren Planari esker, energia-kontsumoa % 20 murriztera ere iritsi da, hau da, Europak gomendatutako % 15 baino gehiago. Eta, jakina, Arantxa Tapiak eta Iñigo Urkulluk berak lorpena berehala errebindikatu dute. Ez gara orain hasiko emandako datuaren inguruan eztabaidatzen edo ñabardurak egiten, baina barkatu honako galdera inuxente hau plazaratzen badugu: abuztutik energiaren % 20 aurreztu ahal izan badugu, ulertu behar al dugu kontingentzia-planik gabeko urte hauetan guztietan energiaren % 20 xahutu dugula?
-
Caparroso Valle de Odieta makroetxalderen adiskidetze-ekitaldiaren aurrean jasotako babesekiko kontzentrazioaren komunikatua
2022-04-07Sustrai_Dakizuen bezala, 15 talde eta hainbat elkartetako pertsonak martxoaren 30ean, adiskidetzeko ekitaldi batera deituta izan ginen Valle de Odieta – HTN enpresaren eskutik. Hain zuzen ere, Caparrosoko makroustiategiaren eta Noviercasen aurreikusitakoaren jabea. Adiskidetze ekintza hau nahitaezko urratsa da prozesu penalean, eta horren ondoren, eta adostasunik ez badago, enpresak kereila bat jartzea erabak dezake, antza denez, iraingarriak eta/edo kalumnagarriak direlako kolektibo horiek irailaren 10ean argitaratu zituzten informazioak.
-
Elikadura subiranotasunaren aldeko manifestua Nafarroan
2022-03-02Azken 5 urteetan, Mugarik Gabe Nafarroa, ARREA, Mundubat eta IPES elkarlanean aritu dira agroekologiako eta elikadura-burujabetzako kolektiboekin, erakunde feministekin, ekoizleen erakundeekin, GKEekin, kontsumo-ekimenekin eta lurraldearen defentsarako ekimenekin, Nafarroan elikadura-subiranotasunerantz aurrerapausoak sustatzeko.
Nafarroako nekazaritzako elikagaien sistemara hurbiltzeko erradiografia bat egiteko beharra sortu zen, Nafarroako elikadura-subiranotasunean oinarritutako eredu baterako abiapuntua zein den eta, beraz, eman beharreko urratsak zein diren erakusten duen argazkia emateko. -
Eguberrietako argien alferrikako gastua murrizteko eskatu dio Eguzkik Donostiako Udalari
2021-11-26Gaur arratsaldean, azaroak 26, Donostiako Udalak piztu ditu ofizialki eguberrietako argiak. Aurten argi gehiago eta egun gehiagotan. Argiei dagokionez, eguberriek 42 egun iraungo dute Donostian. Glasgowko goi-bileraren “izpiritua” di-da batean ahaztu zaigu. 15 egunez jardun gara kezkati itxuran klima-larrialdia dela-eta neurriak hartu egin behar direla esaka, eta, begira, astebete geroago, eguberrietako argiak topetara piztuta. Eguzkikook zera galdetzen dugu: Udalak zertarako itzaltzen ditu Udaletxeko fatxadaren argiak apirilaren 22an (Planetaren Egunean), baldin eta gero, eguberrietan, 42 egunez argindarra xahutzen badu, harrabots handiarekin, gainera? Zer koherentzia-klase da hori? Planetaren Egunekoa itxura hutsa al da? Halaber, zertarako atzeratzen dugu erlojuen ordua urrian? Gehiago gastatzeko abenduan? Udalaren Klima DSS 2050 Planari nolako sinesgarritasuna eman behar diogu?
-
Eguberritako argien ilunak ageri-agerian utzi ditu Eguzkik
2020-12-03Eguzkik jarraitzen du agerian uzten eguberritako argien inguruan udalek duten diskurtso inkoherentea. Gaur, Donostian, oso bideo adierazgarria jarri du zirkulazioan. Gasteizen, berriz, eguberritako argiak bihar ostiralean inauguratuko dira. Hori dela eta, Eguzkik honako ohar hau zabaldu du…
-
Eguberritako argiak direla eta, Eguzkiren iritzi kritikoa
2020-11-27Gaur arratsaldean eguberritako argiak inauguratu dira Donostian. Eguzkiren iritziz, energia-kontsumo salagarria da. Zertarako Klima DSS2020 Ekintza Plana, baldin eta gero eguberritako argien bidez energia xahutzen bada? Zertarako itzali Udaletxeko argiak ordubetez Planetaren Egunean (apirilaren 22an), ez dakigu zer-nolako konpromisoaren sinbolo gisa, baldin eta eguberritako argiak piztuta dauden egunak gero eta gehiago badira? Zertarako atzeratzen dugu erlojua ordubetez urrian?, abenduan gehiago gastatzeko?
-
Donostiako Bretxako McDonold’sa berriz ere
2020-08-17Donostiako Bretxako McDonald’sak berriz ere egin du. Bideo honetan ikus daitekeen bezala, zabor pila nahastuta atera du, gaika batere banatu gabe. Eta, gainera, ardugabekeria hori doan ateratzen zaio, Udalak horrela erabaki duelako.
-
Bretxako McDonald’sen, hondakin guztiak nahastuta
2020-08-09Donostia desastre hutsa da birziklatze-kontuetan. Baina birziklatzeko aukerak egon, badaude. Parte Zaharreko taberna eta jatetxeei, adibidez, organikoa atez ate jasotzen diete.Boluntarioa da, ordea, eta hondakin-sortzaile handi batzuek nhiago izaten dute zabor guztia nahasita atera. Horra hor Bretxako McDonald’sa.
-
Zaldunborda Gelditu Plataformaren balorazioa, EAEANak emandako epaiaren inguruan
2020-06-24Como todos y todas sabéis, eta plataforma ciudadana surgió ante lo que considerábamos una AGRESIÓN ECONÓMICA, SOCIAL Y MEDIO AMBIENTAL que suponía el macro outlet de Zaldunborda. Agresión impulsada desde el entorno de un determinado grupo político, y que solo era entendible desde la complicidad existente entre dicho grupo político y cierto sector empresarial soberbio y prepotente.
-
Auzitegi Gorenak Hondarribiko Plan Orokorra bertan behera utzi izana, ingurumena hobeto tratatzeko aukera
2020-06-20Eguzkiren eta Bidasoaldeko Lagunen iritiz, albiste ona da EAEko Auzitegi Gorenak Hondarribiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra bertan behera utzi izana. Izan ere, epai horrek aukera ematen du Hondarribiko plangintzari berriz ekiteko, ingurumena gehiago errespetatzen duten irizpideetatik abiatuta, zehatz-mehatz, Zaldunbordan, non udal gobernua merkataritza-zentro handi berri bat (makro outlet bat) ezartzen tematuta egon den.
Bisita Kontadorea






