Albistea

  • Lakuak ez dio jaromonik egiten Gasteizko parlamentuari, parke eolikoen planari dagokionez

    2008-04-25
    Partekatu - Compartelo

    Berria. Eguzki eta Mendiak Lau Haizetara elkarteek gogor kritikatu dute aste honetan Eusko Jaurlaritzak 15 parke eoliko eraikitzeko tramiteekin aurrera egiteko asmoa azaldu izana. Aurrera egiten badu egitasmo horiek geratzeko ahal duten guztia egingo dutela adierazi dute bi erakundeek. En gara en castellano.

    Eguzkik adierazi du berriro ere kapital finantziero espekulatiboak hartu dituela erabakiak, formaltasun parlamentarioen gainetik. Izan ere, gogoratu du martxoaren 14an Eusko Legebiltzarrak eskatu ziola Jaurlaritzari Energia Eolikoaren Plan Sektoriala berraztertu eta eguneratzeko, 2000 Natura Sarean dauden naturguneak kontuan edukita. Hori hala izanda, Jaurlaritzak 15 parke adjudikatu izanak erakunde publikoak energiaren sektore boteretsuaren esku jartzen dituela uste du Eguzkik.

    Erakunde ekologistak harriduraz hartu du, gainera, egindakoa. Izan ere, haren iritziz, onartu diren sei parke (Sollube, Galdames, Motxotegi, Eltziego, Campeador eta Atxuriaga) legez kanpokoak lirateke. Izan ere, Lurralde Plan Sektorialak parke txikientzat onartzen duen gehienezko ahalmena 10 megawattekoa da, eta sei horiek gainditu egiten dute. Hiru parke handiek, berriz, hasieran aurreikusitako ahalmena handitu egin dutela salatu du Eguzkik, hiruren artean hasieran zuten ahalmena bikoizteraino. Hori horrela, eskura dituen tresna guztiekin egitasmo hauek geratzen saiatuko dela esan du Eguzkik, auzitara jotzea baztertu gabe.

     

    ZENTZUZ JOKATZEKO ESKARIA. Bestalde, Mendiak Lau Haizetara Arabako hainbat talde eta herritar biltzen dituen elkarteak zentzuz jokatzeko eskatu die arduradun politikoei, egitasmoak bazter ditzaten. Naturgune hauek duten balioaz jabetzeko eskatu du Mendiak Lau Haizetara elkarteakk. Izan ere, ingurumenaren ikuspegitik Ā«zerbitzu ugariĀ» ematen dituztela aintzat hartzeko galdegin du. Hala, mobilizatzeko deia egin diote gizarteari, zentral eolikoak geratu arte.


    Partekatu - Compartelo