Zentralak ez duela jarduera lizentziarik uste du Pasaiako Udalak
2008-07-10
Partekatu - Compartelo
berria 2008.07.10 Pasaiako (Gipuzkoa) zentral termikoari ingurumen baimen integratua emateko ebazpenari helegitea jarri dio Pasaiako Udalak. Jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Antolamendurako sailburuordeak emandako ebazpena ez dator bat zuzenbidearekin, eta «udal interesen aurkakoa» da. Zentral termikoak ez du jardueraren lizentziarik, udalaren aburuz, «1964an emandako behin-behineko lizentzia behin-betikoa izateko zehaztu ziren baldintzak ez baitira inoiz bete».
Bestalde, Aralarreko legebiltzarkide Aintzane Ezenarrok Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburu Esther Larrañagari galdegin dio Pasaiako zentral termikoari eman zaion baimenari buruzko xehetasunak eman ditzan.