Urtarrilaren 9an Hernanin elkarretaratzea: Ondo ari gara
2010-01-07
Partekatu - Compartelo
Erraustegizaleen gezurrekin nazka-nazka eginda bazaude, Hernanin aukera izango duzu urtarrilaren 9an ondo ari garela esateko.
?Gure herria desitxuratzen duten gezurrekin titularrak osatzen dituzten komunikabideen gainetik, supiztaileen lobbyaren gainetik, haien soldatapeko politikarien gainetik, gezurraren gainetik, beldurraren gainetik, insolidaritatearen gainetik? egunero, egunero, milaka Hernaniar eta milaka Gipuzkoar? ondo egiten ari gara. Horregatik, urtarrilaren 9an bilduko gara argazkia atera eta horixe besterik ez esateko: ondo ari garela?