Otsailaren 27an eta 28an zaborren kudeaketari buruz bertan egingo duten herri galdeketan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.
Bihar hasiko da herri galdeketari buruzko kanpaina. Honako hau izango da herritarrek erantzun beharko duten galdera: Zein bilketa sistema nahi duzu Usurbilerako? Hiru erantzun izango dituzte aukeran: etxez etxekoa; orain arteko edukiontzien sistema (lau edukiontzi); eta orain arte edukiontzien sistema + bosgarren edukiontzia zabor organikoarentzat. Usurbilgo (Gipuzkoa) ezker abertzaleak, Aralarrek eta EAJk hiri-hondakinen kudeaketari buruz agiria sinatu dute.sinatzaileak «harro» sentitzen dira herritarren parte-hartze eta lan eredugarriagatik. «Jabetu gara ohitura aldaketa sinple batek nolako eragina izan duen gure bizimoduan». Kontuan izan behar da sistemari esker zaborraren %82 birziklatzen dutela Usurbilen. «Gutako bakoitzak ikusi dugu zer gertatzen den gure etxean, zenbat errefusa atertzen genuen lehen, eta zenbat orain».