Eguzki talde ekologistak auzolana deitu du Andoainen dugun altxor haundiena garbitzera joan eta merezi duen duintasuna emateko. Hitzordua irailaren 19a igandez arratsaldeko 4etan Txurrerian izango da.
Azken udaretan ikus izan dugu Leitzaranera gerturatu garen bertako eta kanpoko herritarrek inguruan banatuak dauden zaborrak botatzeko zakarrontziak goraino beteta daudela, batez ere asteburuetan eta honetaz gain edozein txokotan, belaze, erreka, harri artean, mota guztietako zaborrak topatu ahal izan ditugu, bertako egonaldia baldintzatuz eta modu berean zabor horiek inguruan egiten duten kalteaz jabetuz, bertako bizidunengan eragin zuzena dutelarik. Alde batetik jendearen jarrera zentzuzkoa eskatzen dugu, zuk dakarzuna zuk jaso, ez da batere zaila, bestetik Udaletxeari eskatzen diogu Leitzaranen zehar dauden zakarrontziei behar zaien atentzioa eskaintzea eta ez hori soilik, herritarrek zaborrak bereizteko baliabideak jartzea ere, garai hauetan birziklapenaren inguruan hainbeste hitz egiten denean, hitz egin bai baƱa gutxi egin. Hau guztiagatik Andoaingo Eguzki talde ekologistak auzolana deitu du Andoainen dugun altxor haundiena garbitzera joan eta merezi duen duintasuna emateko. Hitzordua irailaren 19a igandez arratsaldeko 4etan Txurrerian izango da. Animatu eta parte hartu, Leitzaran guztion ardura da!