Albistea

  • Ekosfera, ingurumenari buruzko irratsaio berria Euskadi Irratian

    2010-09-18
    Partekatu - Compartelo

    sustatu Astelehenean, hilak 20, irratsaio berria hasiko da Euskadi Irratian. Nik neuk egingo dut, Jokin Aldazabal naiz, eta astelehen iluntzetan 9,30etan hasi eta 10ak arte iraungo du. EKOSFERA du izena irratsaioak eta bertan ingurumena, energia, energia berriztagarriak… aipatuko ditugu nagusiki. Asteleheneko irratsaioan, Gorka Bueno iraskaslearekin mintzatuko gara gure zibilizazioak iraun ahal izateko behar duen trantsizio energetikoaz. Ondoren, obra txikietako amiantoa erretiratzeko dauden arazoak ere aipatuko ditugu, eta kiroldegi batean azken 13 urteotan eguzki-energia termikoaz izan duten esperientzia.


    Partekatu - Compartelo