Eguzkik deialdia egiten du Coke Plantaren obrak gelditzeko konzentrazioara. ALKATEAK EZ DU PETRONOREN LANAK GELDIARAZTEKO KOSTA DEMARKAZIOAK AGINDUTAKOA BETETZEN..
ALKATEAK EZ DU PETRONOREN LANAK GELDIARAZTEKO KOSTA DEMARKAZIOAK AGINDUTAKOA BETETZEN Orri honen atzekaldean ederto ikus daitekenez, Kosta Demarkazioak Muskizeko Udaletxeari eskatu dio Petronor autopistaren zubipean egiten ari den lanak berehala geldiarazteko. Aipatutako lanek ez dute beharrezkoa den baimena. Kontuan hartu behar da lur-eremu hori Lur eta Itsas jabari publikokoa dela. Alkateak aginduari izkin egiteaz gain lanak ez dituela geldiaraziko publikoki aitortu du. Lan hauek findegiaren mugetatik kanpo gauzatzen ari dira, bidegorria itxi dute (istripuen arriskua aregotuz) eta ez daukate lizentziarik. Koke plantaren kamioen sarbidea egitea helburu duten lan hauek hondartzara doan errepidea ere aldatzen ari dira. Gogoratu behar dugu Petronorek Koke planta osoaren lanak burutzen ari dela Kosta Demarkazioaren baimenik gabe. Alkateak beste instituzuioek emandako agindua betetzen ez duen bitartean oposizioan dagoen alderdiak (PNV) ixildu eta beste alde batera begiratzen du Petronor zuritzeko asmoz. Legea betearaztea aldarrikatzen dugu, BEREHALAKO LANEN GELDIARAZTEA UDALETXEAREN AURREAN BILKURA AZAROAREAN 29AN, ASTELEHENEAN, 18:30ETAN.