Albistea

  • Bimep, sasisko proiektu berde eta ekologikoa aurrera doa.

    2011-02-11
    Partekatu - Compartelo

    Oraindik ere harritu egiten gaitu, zenbait instituzioen itxurakeria Bimep gure kostalde txikiarentzako jasangarri edo ekologiko gisa saltzen dutenean.

    Buiak, Bimep

    Bimep plataformaren proiektuak ekoizpen moduen eta kontsumoaren gutxitzearen aldeko egiazko konpromisoa izango bazan, baloragarri izango litzateke. Baina ez danez, uste dugu… Bimep Plataformarenaren bezalako proiektuen ikerketetan energia-eredua eztabaidatzea ezinbesteko baldintza dela, energia kontsumoaren etengabeko hazkundea, eta energia lortzeko modu guztien sorrera haietariko bat ere beste ekoizpen moduen ordezkoa edo egiazko alternatiba ez delarik. *Gure kostaldean porlandu gabeko eremu nahikoa daukagu itsasertzean 8km2-ko plakekin okupatzeko? *Are garrantzitsuagoa, noizbait Ehko neurrigabeko energia kontsumoa neurtzeko geldituko gara? *Gure kostaldea porlantzen segituko dugu kalak eta itsaslabarrak suntsitzen eta nekazal lursailak okupatzen? *Buia hauek ez dituzte jalkin koipetsu eta antioxidanterik behar izango ala? *Lemoizko eskualdeak ingurune-aberastasun itzela dauka. Horregatik, babes handiagoa eduki beharko luke. Itsaso-erreserba bat ere sortu litzateke. *Zenbait lanpostu sortzeak edozein motatako ingurune-eraso baimentzen du ala? EL CORREO: 29.01.11 Modifican el PGOU para implantar el Bimep El proyecto para construir la planta oleomotriz de Armintza, que generará energía de la fuerza de las olas, avanza a nivel administrativo. El Ayuntamiento de Lemoiz aprobó recientemente de forma inicial una modificación puntual en el PGOU para la implantación del edificio del centro de datos e investigación y la subestación eléctrica, incluidos en la fase terrestre del proyecto Bimep. El expediente está ahora en fase de información pública. Eguzki Sopela


    Partekatu - Compartelo