Albistea

  • Barakaldoko Eguzkik hondakin organikoak biltzeko edukiontzia ezar dezan eskatzen dio Barakaldoko Udalari.

    2011-06-12
    Partekatu - Compartelo

    Barakaldoko Eguzki Taldeak hondakin organikoak, hondakin biologiko edota biohondakin izenarekin ere ezagutzen direnak, biltzeko bosgarren edukiontzia ezartzeko eskatzen dio Barakaldoko Udalari.

    baraka5.cont

    Hondakin mota hauek hondakin organikoak tratatzeko instalazioetara garraiatuak izan beharko dira konposta sortzeko. Honek, hondakinak zabortegietan metatzea eta jadanik Bizkaiko zaborren %33 erretzen duen Zabalgarbi (honetan, errausketa bigarren lerroa zabaldu nahi dute) bezalako erraustegiak irekitzea saihestuko du.

    Eguzki Barakaldo propone al Ayuntamiento de Barakaldo la incorporación del quinto contenedor destinado a la recogida de residuos orgánicos, también denominados residuos biológicos o biorresiduos.

    Este tipo de residuo deberá ser trasladado a plantas de tratamiento de residuos orgánicos para la elaboración de compost, evitando de este modo, su apilamiento en vertederos o la apertura de incineradoras, tales como Zabalgarbi (donde se quiere abrir una segunda línea de incineración), en la que ya se queman el 33% de las basuras de Bizkaia.

    Barakaldoko Eguzki Taldeak hondakin organikoak, hondakin biologiko edota biohondakin izenarekin ere ezagutzen direnak, biltzeko bosgarren edukiontzia ezartzeko eskatzen dio Barakaldoko Udalari.

    Hondakin mota hauek hondakin organikoak tratatzeko instalazioetara garraiatuak izan beharko dira konposta sortzeko. Honek, hondakinak zabortegietan metatzea eta jadanik Bizkaiko zaborren %33 erretzen duen Zabalgarbi (honetan, errausketa bigarren lerroa zabaldu nahi dute) bezalako erraustegiak irekitzea saihestuko du. Erraustegi hauek airearen kutsadura maila handitu egiten dute furanoak, dioxinak eta CO2-a bezalako gasak isurtzen dituzte eta. Honek, Klima Aldaketaren eragina eta baita gizartean hainbat gaixotasun (minbizia, arnas eritasunak…) emateko arriskua handitu egiten dute. Beste aldetik., lortutako konposta lorategi, lurzoru edota baratzetan ongarri bezala erabili ahalko da eta honi esker, ez da beharrezkoa izango ongarria erostea edota garraiatzen garestia den eta Ama Lurrak sortzeko milaka urte behar dituen turba erabiltzea.
    Era berean, Barakaldok herri handia izanda ere, neurri honetako proiektua aurrera eramateko gai dela frogatu behar du. Lortu nahi dugun gizarte moderno, ekologiko eta jasangarrian birziklapena eguneroko ohitura izan behar da. Proiektu hau gainera Tokiko Agenda 21arekin bat dator, izan ere 10.Lerro Estrategikoak, hondakinen sorkuntza eta kudeaketan jasangarritasun irizpideak ezartzen hasi behar direla aipatzen du, hauek ingurumenean daukaten inpaktua gutxitzeko asmoz.
    Biztanleak kontzientziatzeko, Barakaldoko Eguzkik Debabarrenako Mankomunitatean jadanik martxan dagoen programa pilotua aurrera eramatea proposatzen du. Honen arabera, kanpainaren lehenengo fasean, edukiontziak hermetikoki itxita egongo dira giltza erabiliz bakarrik ireki ahalko direlarik, modu honetan, edukiontzi hauetara hondakin ez-biodegradagarriak heltzea saihestuko da eta baita usain ezatsegina zabaltzea ere. Beraz, hasieran behintzat eta beharrezko informazioa jaso dutenean, ostalariek eta lorezainek edukiontzi hauek erabili ahal izango dituzte. Gainera, hondakinak sailkatzearen garrantzia ulertzen duten eta proiektu honetan modu aktiboan parte hartzeko prest dauden udalerriko biztanleek giltza bat eskatu ahalko dute. Proposamen hau mugatzailea dirudien arren, kalitate oneko konposta lortzea du helburu bakarra, honetarako lehengaia materia organikoa soilik izatea ezinbestekoa da eta. Organikoa ez den edozein hondakin mota konpostaren kalitatea gutxitu dezake eta ez bakarrik hori, hain luzea den konpostaren sorkuntza prozesuarekin akabatu dezake.
    Azkenik, proiektu honek gaur egungo krisialdi ekonomikoak ahuldu duen gure udalerriaren ekonomia berpizteko aukera eskaintzen du, hondakinen kudeaketari eta berreskurapenari lotuta dauden lanpostuei esker.

    Partekatu - Compartelo