Albistea

  • EGUZKIK italiarrak zoriondu nahi ditu bere kontzientzia anitnuklearrarengatik

    2011-06-13
    Partekatu - Compartelo

    Eguzki talde ekologistak italiarrak zoriondu nahi ditu hartutako erabakiarengatik eta espero dugu horrelako adibideak, erreferendumarena, zabalduz joatea.

    nuklearra

    Italiarrak , atzo eta gaur burutu den erreferendumean onartu dute energia nuklearrik ez erabiltzea italiar lurretan energia ekoizteko bitarteko bezala. Erreferenduaren emaitzak ez du zalantzarako biderik utzi, bozken % 95etik gora izan bait dira energia nuklearraren aurkakoak. Atzerrian bizi diren hiru milioi terdi italiarren botoak zenbatu gabe ere parte hartzea %57 ingurukoa izan denez – erroldaren %50+1 zen beharrezkoa – , erreferendumaren emaitza baliagarria da. Berlusconik berak, onezgero onartu du erreferendum honetan egiten ziren galdeketa guztiak galdu dituela. Eguzki talde ekologistak italiarrak zoriondu nahi ditu hartutako erabakiarengatik eta espero dugu horrelako adibideak, erreferendumarena, zabalduz joatea, ziur bait gaude lehen ere ugaria den nuklearren aurkako kontzientzia zabalduz joango dela. Emaitza ez da sorpresazkoa izan , ezaguna bait da italiarren jarrera antinuklearra eta horren adierazgarri izan da Berlusconik azken hilabeteotan erabili dituen trikimailuak erreferenduma geldiarazteko. Sardinian egin berri den erreferendumean lortutako emaitzak – energia nuklearrari ezetzko borobila eman zioten –, Italian gertutakoaren aurrerapena izan zikeela zirudien eta hala izan da. Bide horretan duela aste pare bat Sardiniako erreferendumarekin egin genuen bezala, inbidia sano bat sentitzen dugula guk ezin dugula, egun behintzat , horrelako erabakirik hartu, ez nuklearrei dagokionean ezta beste hainbat gaietan ere. Aurrekariak Energia nuklearraren inguruan erreferendum bat ospatzea ez da gauza berria Italian , 1987an italiarrak era horretara erabaki bait zuten etzutela zentral nuklearrik nahi . Zehatzago esateko, Txernobyl istripu-hondamendia gertatu zenetik urtebetera , 1987an, herritarrak zentral nuklear gehiago ez eraikitzea eta martxan zeuden 4 zentral nuklearrak ixtea erabaki zuen , agindua 1989 eta 1990 bitartean gauzatu zelarik. Duela hilabete bi onartu zen Omnibus legearekin – izena legeak gai oso ezberdinak ukitzen zituelako jarri zioten – , 2020rako lau zentral nuklear martxan edukitzea lekarkeen programa nuklearra abiaraztea zen Berlusconiren asmoa energiari dagokionean . Baina Fukushima-Daichiko istripu larriak eraginda , nuklearren aurkako olatu berri bat zabaldu da Italian eta olatu honen ondorioz Berlusconi , erreferendum hau ospatu ez dadin saiatu da lehenik eta emaitza baliagarria – loteslea – izan ez dadin saiatu da bigarrenik . Horretarako , energia nuklearraren bi urteko luzapena edo moratoria dakarren legea onartarazi du eta horrela erreferenduma saihestuz . Horregatik erabaki zuen deialdia ez egitea – erreferendumarena – . Hala ere , Baloreen Italiak erabakia errekurritu egin zuen eta Epaitegi Konstituzionalak arrazoia eman dio . Ondorioz, Berlusconi eta konpainiak estrategia aldatu beharra izan dute , jendea bozka ematera joan ez dadin saiatuz . Horretarako , erreferenduma udal hauteskundeekin batera egitea ekidin zuen , erreferendumean parte hartze altua ziurtatzen zuelako . Bigarren , herritarrak bozka ematera joan ez daitezen kanpaina eginaz . Guzti honen helburua erreferenduma loteslea ez izatea da , izan ere , italiar araudiaren arabera erreferenduma loteslea izan dadin erroldaren %50+1ek parte hartu behar du . Erreferendumean energia nuklearraren inguruko galdeketaz gai , uraren kudeaketaren pribatizazioarena eta Legitimo Impedimento deritzon legediarena egingo da. Eguzki, 2011ko ekainaren, 13an


    Partekatu - Compartelo