Garoñatik hasita, zentral nuklear guztiak itxi!

Hurrengo uztailailaren 22an, Eguzkik hainbat talderekin batera, 19:30etan Bilboko Arriaga plazatik irtengo den antinuclear manifestazioa antolatu du.

garoñaCartel_A3_Ekainak22 ona

EUSKAL HERRIAN ETA MUNDO OSOAN, BESTE ELEKTRIZITATE EREDU ETA KONTSUMO BAT POSIBLE DA

Diseinatu zenean aurreikusi zitzaion bizitza epea Garoñak gainditu du. Guztiz amortizatuta dagoenez Iberdrolak eta Endesak irabazi handiak jasotzen dituzte: gure osasunaren kontura egiten den negozioa da. Egitura arazo larriak dituen instalazio nuklear zaharkitua da.

Rodriguez Zapateroren gobernuak 2004an eta 2008an eginiko promesa elektoralak ahaztu ditu eta ez du nuklearrak bere bizitzaren bukaerara iristen direnean ixteko egutegirik egin; ezta esan zuen bezala Garoña itxi ere, erabakia hurrengo gobernuaren esku utzi du. Berriro ere Fukushimako 1. erreaktorearen berdina den Garoñako zentrala berehala ixtea exijitzen dugu.

Dagoeneko Fukushiman Chernobilen igorri zen erradioaktibitatearen bostena igorri da, 3000 km2ko lur-zatia dago kutsatuta, eta 100.000 pertsona ebakuatu dira. Egoerak kontrolez kanpo jarraitzen du, eta enpresa jabearen arabera, gauzak ongi joanez gero gutxienez urtebete beharko dute urtu diren erreaktoreen nukleoak kontrolatzeko.

Beste elektrizitate hornidura eredu bat posible da, nahiz eta benetako aldaketa kontsumoa gutxitzean eta energia aurreztean eman behar den. Epe ertainean kontsumoa %30-40 gutxitzea posible da gure bizitza kalitatea funtsean aldatu gabe. Hobeto bizitzeko eta gutxiago kutsatzeko ezinbesteko planteamendua da gutxiago kontsumitzea.

Beharrezkoa da Euskal Herrian energia berriztagarriei bultzada ematea, bereziki Euskal Autonomi Erkidegoan, elektrizitate ekoizpenaren %5era ez baita iristen, Nafarroan %81a den bitartean.

Ikatzaren erabilera elektrizitate ekoizpenean alde batera uztea eta Pasaiako zentral termikoa ixtea eskatzen dugu, ikatzak asko kutsatu eta  klima aldaketa indartsu bultzatzen duen faktore bat delako. Gas bidezko ziklo konbinatuko zentral berrien eraikuntzaren aurka gaude, horrek %100 berriztagarria izango den elektrizitate ekoizpen sistema baten garapena kolokan jarriko lukelako.

Hau guztia dela eta zentral nuklearren mailakako ixte azkarra eskatzen dugu, zaharkituena eta arriskutsuena den Garoñatik hasita, eta energia berriztagarrien aldeko aldarrikapena egiten dugu, klima aldaketa garaiz geratzeko gai den alternatiba garbi eta seguru bakarra direlako

 

NUKLEAR GUZTIAK ITXI BEHINGOZ!!