SUSTATU Euskal kultur erakundeak ekoiztu duen Itsasturiak erakusketa ibiltari berria Donibane Lohizunen ikusgai izango da urriaren 16a arte. Lapurdi hegoaldeko marinelen memoria zabaltzeko asmoarekin, itsas gizonen eta emazteen lekukotasun hunkigarriak oinarritzat hartuz.